Itxi

Txapeldunen Liga

FINAL-ZORTZIRENAK

Bayernek gertu ditu final-laurdenak eta Bartzelonak abantaila txikia hartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alemanek garaipen handia lortu dute Chelsearen etxean 0-3 irabazita. Katalanek, berriz, berdinketa bat atera dute Napolestik.

  • Bayern Municheko jokalariak gol bat ospatzen.

    Bayern Municheko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Bayern Munichek nagusitasun osoz irabazi dio Chelseari (0-3) astearte honetan, Stamford Bridge zelaian jokatu den Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Serge Gnabry (bitan) eta Robert Lewandowski izan dira alemaniarren golegileak.

Horrenbestez, 2012an Chelsearen aurka penaltietan galdu zuen final hartako errebantxa hartu du talde bavariarrak. Oraindik itzuliko partida falta bada ere, itxura guztien arabera Allianz Stadium zelaian estutasunik ez pasatzeko moduko emaitza erdietsi dute Hans-Dieter Flick entrenatzailearen jokalariek, eta, hartara, esku-eskura dute final-laurdenetarako sailkapena.

Fitxa teknikoa:

0 - Chelsea: Caballero, Alonso, Christensen, Rudiger, Azpilicueta (Pedro, 73. min), James, Jorginho, Kovacic, Barkley (Willian, 61. min), Mount eta Giroud (Abraham, 61. min).

3 - Bayern Munich: Neuer, Pavard, Boateng, Alaba, Davies, Thiago (Goretzka, 90. min), Müller, Kimmich, Coman (Coutinho, 66. min), Gnabry (Tolisso, 85. min) eta Lewandowski.

Golak: 0-1, 51. min: Gnabry. 0-2, 54. min: Gnabry. 0-3, 76. min: Lewandowski.

Epailea: Clement Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Jorginho (Chelsea); Thiago eta Kimmich (Bayern). Txartel gorriak: Marcos Alonso (Chelsea).

Bartzelona onik atera da San Paolotik

Griezmann, partidako une batean. Argazkia: EFE

Antoine Griezmann frantziarraren gol batek Bartzelonaren jokaera eskasa zuritu du Napolesen kontrako norgehiagokan, San Paolon (1-1).

Quique Setienen taldeak baloi-jabetza motel eta antzuaren ordaina jaso du atsedenaldira heldu orduko, Dries Mertens belgikarrak sartutako gol batek aurretik jarri baititu etxekoak (1-0). Dena den, Bartzelona neurketa parekatzeko gai izan da bigarren zatian, Griezmannen bitartez, kataluniarrek partida osoan zehar aurkariaren atearen kontra egindako jaurtiketa bakarrean.

Fitxa teknikoa:

1 - Napoles: Ospina, Di Lorenzo, Maksimovic, Manolas, Mario Rui, Fabian, Demme (Allan, 80. min), Zielinski, Callejón (Politano, 74. min), Mertens (Milik, 55. min) eta Insigne.

1 - Bartzelona: Ter Stegen, Semedo, Pique (Lenglet, 93. min), Umtiti, Junior, Sergio Busquets, Rakitic (Arthur, 56. min), De Jong, Vidal, Messi eta Griezmann (Ansu Fati, 87. min).

Golak: 1-0, 30. min: Mertens; 1-1, 56. min: Griezmann.

Epailea: Felix Brych (Alemania). Txartel horiak: Insigne eta Mario Rui (Napoles); Busquets, Messi eta Griezmann (Bartzelona). Vidal (Bartzelona) kaleratu du, bi txartel hori atera ostean.