Itxi

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

Zidane - Guardiola eta Cristiano - Dembele, aurrez aurre

Agentzia | Erredakzioa

Gaur jokatuko dira final-zortzirenetako joaneko kanporaketako geratzen diren bi partidak, Real Madrid - Manchester City eta Lyon - Juventus.

  • Agüerok Cityren gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Agüerok Cityren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko kanporaketako geratzen diren bi partidak, Real Madril - Manchester City eta Lyon - Juventus, gaueko 21:00etan.

Zinedine Zidane eta Pep Guardiola aurrez aurre egongo dira lehendabiziko aldiz. Merengeek ligako lehen postua Bartzelonari utzi diote, azken sei puntutatik bakarra lortzeagatik, Celtaren kontra berdindu eta Levanteren aurka galdu ostean. Horrez gain, Realak lau gol sartu zizkion Errege Kopan eta gutxi izango balitz, Eden Hazardek bere lesio larriarekin jarraitzen du.

Hortaz, Real Madrilen hamaikakoa honakoa izango da: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Mendy; Casemiro, Kroos, Valverde, Isco edo Modric; Bale eta Benzema.

City bere momentu zailena bizitzen ari da, UEFAko zigorrak datozen bi urtetan Europako txapelketak jokatzea galaraziko baitio. Liga ezinezkoa dute, Liverpoolek 22 puntu gehiago dituelako. Halere, igande honetan Ligako Kopako finala jokatuko dute.

Hamaikakoa ondorengoa izango da: Ederson; Mendy, Laporte, Otamendi, Walker; Gündogan, Rodri, De Bruyne; Bernardo Silva, Agüero eta Mahrez.

Juventus, bere aldetik, Serie Ako liderra da eta Cristiano Ronaldo oso bolada ona izaten ari da, elkarren segidako hamaika partidatan gola sartu baitu. Lyonek, ordea, denboraldi traketsa darama eta sailkapenaren zazpigarren postuan dago.

Juventusek beraz, hurrengo jokalariekin jokatuko du: Szczesny; Danilo, De Ligt, Bonucci, Alex Sandro; Bentancur, Pjanic, Matuidi; Dybala, Ronaldo, Cuadrado. Eta Lyonen hamaikakoa: Lopes; Denayer, Marcelo, Marçal; Dubois, Tousart, Aouar, Cornet; Toko Ekambi, Dembele, Terrier.