Itxi

Txapeldunen Liga

2. jardunaldia

Real Madril-Brujas eta Atalanta-Shakhtar partidek irekiko dute gaur 2. jardunaldia

Erredakzioa

Bi neurketa hauek 18:55ean hasiko dira, beste guztiak 21:00etan izango direlarik. Partida guztien gainetik, Bayern-Tottenham da aipagarriena.

  • Eden Hazard. Argazkia: EFE

    Hazard, Real Madrilen entrenamenduan, Brujasen aurka jokatu bezperan. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia gaur hasiko da, 18:55ean jokatuko diren Real Madril-Brujas eta Atalanta-Shakhtar Donetsk partidekin. Urriaren 1eko beste neurketa guztiak, 21:00etan hasiko dira.

Norgehiagoka guztien gainetik, Bayern-Tottenham da aipagarriena. Munichen (Alemania) jokatuko da partida hau. Bayern B multzoko liderra da 3 punturekin, eta Tottenham hirugarren da, puntu bakarrarekin. Multzoko beste partidan Izar Gorria (0 puntu) eta Olympiacos (puntu 1) ariko dira nor baino nor.

A multzoan, Real Madrilek (0 puntu) ezin du kale egin Brujasen (puntu 1) aurka Santiago Bernabeun, lehen jardunaldian porrota jaso baitzuen PSGren aurka. Hain zuzen, PSG liderrak (3 puntu) Galatasarayren (puntu 1) aurka jokatuko du Turkian.

Lehen jardunaldian porrota jaso zuten Atalantak (0 puntu) eta Shakhtar Donetskek (0 puntu) jokatuko dute C multzoko lehen neurketa, eta lidertza jokoan egongo da hiruna puntu dituzten Manchester City-Dinamo Zagreb partidan.

Bestalde, D multzoan, Atletico Madrilek (puntu 1) liderra den Lokomotiv Moskuren (3 puntu) aurka joktuko du Errusian, eta Juventusek (puntu 1) Bayern Leverkusen (0 puntu) izango du aurkari Turinen (Italia).