Itxi

Txapeldunen Liga

Lehen jardunaldia

Partida handiak gaur Txapeldunen Ligari hasiera emateko

Erredakzioa

Borussia Dortmund-Bartzelona, Napoli-Liverpool eta Chelsea-Valentzia neurketak dira astearte honetako azpimarragarrienak.

  • Salah, Mane eta Fabinho. Argazkia: EFE

    Salah, Mane eta Fabinho, Liverpoolekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

2019-2020 Txapeldunen Liga gaur hasiko da. Inter Milan-Slavia Praga eta Olympique Lyon-Zenit partidek emango diote hasiera multzoen faseari, 18:55ean. Beste partida guztiak 21.00etan hasiko dira.

Liverpool egungo txapeldunak norgehiagoka zaila izango du Championsaren defentsari ekiteko, Napoli izango baitu aurkari San Paolon. E multzoko beste partida, Salzburgek eta Genkek jokatuko dute, Austrian.

Lehen jardunaldiko partida handiena, ustez, F multzoan dauden Borussia Dortmundek eta Bartzelonak jokatuko dute Signal Iduna Park estadioan. Multzo honetan, Interrek, Slavia Praga izango du aurkari Guiseppe Meazzan (Milan).

Jardunaldiko beste neurketa handi bat Chelseak eta Valentziak jokatuko dute Stamford Bridgen (Londres). H multzo honetan, Ajaxek Lille izango du aurkari Amsterdam Arenan.

Azkenik, Benfica-Leipzig eta Olympique Lyon-Zenit izango dira G multzoari dagozkion norgehiagokak.

E, F, G eta H multzoetako lehen jardunaldiko partidak:

E Multzoa:

Napoli – Liverpool (21:00etan)

Salzburg – Genk (21:00etan)

F Multzoa:

Internazionale – Slavia Praga (18:55ean)

Borussia Dortmund – FC Bartzelona (21:00etan)

G Multzoa:

Olympique Lyon – Zenit (18:55ean)

Benfica – Leipzig (21:00etan)

H Multzoa:

Chelsea – Valentzia (21:00etan)

Ajax – LOCS Lille (21:00etan)