Itxi

Txapeldunen Liga

ATARIKOA FASEA: play-offak

Olympiakos, Izar Gorria eta Dinamo Zagreb zozketan izango dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hiru taldeek ostegun honetan egingo den Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketan izateko eskubidea bereganatu dute.

  • Jugadores del Olympiacos celebrando uno de los goles.

    El Olympiacos ha vuelto a ganar al Krasnodar con goles de El Arabi. Foto: EFE

Olympiakosek, Izar Gorriak eta Dinamo Zagrebek aurrera egin dute Txapeldunen Liga jokatzeko eskubidea ematen duen azken kanporaketan, Krasnodar, Young Boys eta Rosenborg taldeak atzean utzi ostean, hurrenez hurren. Ondorioz, ostegun honetan egingo den multzoen faseko zozketan parte hartuko dute.

Greziako taldeak oso bideratuta utzi zuen jadanik bere kanporaketa joaneko neurketan, Atenasen 4 eta 0 gailendu baitzitzaion Krasnodarri. Dena den, astearte honetan, beste garaipen bat erdietsi du Errusiako taldearen aurka (1-2), Youssef El Arabiren bi goli esker.

Izar Gorriak, berriz, askoz gehiago sufritu behar izan du Young Boysen aurrean sailkapena lortzeko. Serbiarrek 2 eta 2 berdindu zuten Suitzan, eta bueltako lehian beste berdinketa bat izan da bi taldeen artean (1-1). Alabaina, berdinketen kasuan etxetik kanpo lortutako golek izaten duten balio bikoitzari esker aurrera egin dute serbiarrek.

Aleksa Vukanovicek etxekoak aurretik jarri ditu, baina neurketaren azken txanpan Ben Nabouhanek sartutako golak sailkatzeko itxaropena ekarri die suitzarrei. Aitzitik, ez dute bere ametsa gauzatzea ahalbidetuko zien gola lortzerik izan.

Azkenik, Dinamo Zagrebek joaneko partidan etxean lortutako garaipena (2-1) baliatu du kanporaketa gainditzeko, nahiz eta 1 eta 1 berdindu duen Norvegian. itzuliko partidan Rosenborg hasi da agintzen markagailuan, Babajide Daviden golaren bidez; ordea, 20 minuturen faltan. Amer Gojakek behin betiko berdinketa ezarri du.


Asteazkeneko norgehiagokak:

Ajax — Apoel Nicosia (0-0, joanekoan).

Brujas — LASK (0-1, joanekoan).

Slavia Praga — CFR Cluj (0-1, joanekoan).