Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (itzulikoa)

Real Madril, Ajax, Dortmund eta Tottenham, final-laurdenetarako txartelaren bila

eitb.eus

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko Real Madri-Ajax eta Borussia Dortmund-Tottenham partidak.

  • Vinicius Junior. Argazkia: EFE

    Vinicius, Real madrilek Ajaxen aurka okatu bezperan egin duen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko bi neurketa. Real Madril-Ajax eta Borussia Dortmund-Tottenham norgehiagoken txanda izango da, 21:00etan.

Real Madrilek joaneko partidan lortutako 1-2koa alde¿ du, baina sasoi txarrean iristen da. Bartzelonaren aurka bi partida galdu ditu (Kopan eta Ligan) lau egunen buruan, eta Santiago Bernabeun gainera. Lehenago, Giroaren aurka ere galdu egin zuen etxean. Sergio Ramosek ez du jokatuko, partida bateko zigorra bete behar du, Ajaxen aurkako joanekoan txartel horia ikusi zuelako. Txartela behartu egin zuen, eta UEFAk bi partidako zigorra ezarri dio. Beraz, Real Madrilek aurrera egitea lortuz gero, kapitainak ezingo du joaneko neurketa jokatu.

Ezustekoa emateko helburuarekin doa Ajax Santiago Bernabeura. Asteburu honetan atseden hartu du Amsterdameko taldeak, atzeratu egin baitiote Eredivisieko (Herbehereetako Liga) neurketa, Txapeldunen Ligara ahalik eta ondoen iritsi dadin. Ajaxek Real Madrilek baino hobeto jokatu zuen joaneko norgehiagokan, eta azken hiru urteetako txapelduna kanporatu nahi du.

Asteartean jokatuko den beste kanporaketan, Tottenham da faborito argia, Borussia Dortmunden aurka Wembleyn jokatutako joaneko partida 3-0eko emaitzarekin irabazi baitzuen. Hala ere, Borussia Dortmundek emaitza iraultzeko esperantza du, Signal Iduna Park estadio beteko duten zaleen laguntzarekin.