X-fase_final-X
Final-zortzirenak, itzulekoak
Txapeldunen Liga: Real Madril eta Chelsea, final-laurdenetan
Erredakzioa
Madrildarrek Lyon hartu dute mendean Bernabeun (3-0) Marcelo, Benzema eta Di Mariaren golekin. Londreskoek joanekoan lortutako garaipena baliatu dute final-laurdenetako azken txartela eskuratzeko.
Real&' || 'nbsp;Madrilek eta Chelseak Txapeldunen Ligako final-laurdenetako azken bi txartelak eskuratu dituzte Lyon eta Copenhage kanporatuta.
Real Madrilek final-zortzirenetako madarikazioa apurtu, eta Jose Mourinho bere entrenatzaileak emandako lehiakortasunarekin, lehiatzen Isasi duela erakutsi du. Lyonen aurka izandako tentsio-uneak gainditu eta hiru gol egin ditu, madrildarren zaleei ilusioa berriro emanez.
Fitxa teknikoa:
3.- Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Carvalho, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso; Di María (Granero, m.78), Özil, Cristiano Ronaldo (Adebayor, m.74); eta Benzema (Lass, m.86).
0.- Lyon: Lloris; Réveillère, Cris, Lovren, Cissokho; Toulalan, Källström; Briand (Gomis, m.46), Gourcuff (Pied, m.69), Delgado (Pjanic, m.80); eta Lisandro.
Golak: 1-0, m.37: Marcelo. 2-0, m.67: Benzema. 3-0, m.76: Di María.
Chelseak arazorik gabe sailkatu da Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako Copenhageren aurka golik gabe berdinduta. Joanekoan lortutako errenta baliatu du eta aukera asko galdu ditu Stamford Bridgeko partidan.
Fitxa teknikoa:
0 - Chelsea: Cech, Ivanovic, A. Cole, Bosingwa, Terry, Ramires, Lampard, Mikel (Essien m.83), Zhirkov , (Malouda 75), Drogba, Anelka (Torres m.68).
0 - Copenhague: Wiland, Antonsson, Wendt, Jorgensen, Bengtsson (Zohore m.61), Claudemir, Kvist, Gronkjaer, Vingaard (Santin m.74), Bolanos (Kristensen m. 89), Ndoye.