X-fase_final-X
Final-zortzirenak, itzulekoak
Txapeldunen Liga: Manchester eta Internazionale, final-laurdenetara
Josu Bilbao
Erredakzioa
Ingelesek 2-1 gainditu dute O. Marseille Chicharito Hernandezen bi goli esker eta italiarrek 2-3 gainditu dute Bayern, Pandevek 88. minutuan lortutako golari esker.
Manchester Unitedek eta Internazionalek final-laurdenetarako txartela eskuratu dituzte Olimpique Marseille eta Bayern gainditu ostean. Ingelesek 0-0 berdindu zuten joaneko partidan eta etxean 2-1 irabazi dute Chicharito hernandezen bi goli esker. 2-1ekoa Brownek egin du bere atean. Alemaniako norgehiagokan Leonardoren mutilek joaneko 0-1ekoa irauli egin dute Pandevek 88. minutuan 2-3koa jarri duelako Municheko taldea kanporatuz.
Lehen zatian, Old Trafford futbol zelaian, Manchesterrek partidaren jabetza izan du, bosgarren minutuan Chicharito Hernandezek 1-0ekoa lortu duelako Rooneyren pase eder bati esker. Manchester eroso egon da markagailuan aurretik izanik eta gorriak bigarren gola lortzeko zorian egon dira. Frantziarrek soilik sakatu dute lehen zatiko azken minutuetan eta Van der Saar atezainak geldiketa garrantzitsuak egin behar izan ditu. Diawarak izan du aukerarik onena atsedenaldia baino lehen, baina atzelariak ez du errematea hiru zutoinen artera bidali. Atsedenaldian, ingelesek ondo bideratua eraman dute kanporaketa.
Bigarren zatian Deschampsen mutilek asko sakatu dute gola bilatzeko, baina Van der Saar sendo egon da ate azpian. Marseilleko taldearen aukerarik onena Cheyrouk izan du 75. minutuan, baina bere jaurtiketa ondo hartu du Manchester United taldeko atezainak. 76. minutuan Chicharito Hernandezek bigarrena lortu du etxekoentzat eta kanporaketa erdi erabakita utzi du. Hala ere, frantziarrek 2-1ekoa eskuratu dute 82. minutuan Brownek bere atean sartutako gol bati esker. Gorriek asko sufritu dute azken minutuetan, baina Olimpiquek ezin izan du norgehiagoka berdindu. Horrela Alex Fergussonen mutilek final-laurdenetarako txartela lortu dute.
Fitxa teknikoa:
Manchester United: Van der Saar, O'' Shea (Rafael, min. 36 (Fabio, min. 70)), Smalling, Brown, Evra, Nani (Valencia, min.61), Carrick, Scholes, Giggs, Rooney eta Hernandez
O. Marseille: Mandanda, Fanni, Diawara, Heinze, Taiwo, Mbia (Ayew min. 81), Cheyrou, Remy, Lucho Gonzalez, Ayew eta Gignac (Valbuena, min. 69)
--Golak: 1-0, min. 5, Hernandez., 2-0, min. 75, Hernandez., 2-1, min. 82, Brown (bere atean).
Joko ona erakutsi dute Munichen bi taldeek lehen zatian, erasora irten direlako hasierako minututik. 0-1ekoa Samuel Eto’ok egin du hirugarren minutuan eta Internazionalek kanporaketa berdintzea lortu du. Kamerungo aurrelaria jokoz kanpoko posizioan egon da gola lortu duenean, baina epaileak ez da egoeraz ohartu eta italiarrak aurretik jarri dira. Hala ere, etxeko taldeak sakatzen jarraitu du eta Mario Gomezek berdinketa jarri du Julio Cesar atezainaren huts egite larri bat aprebetxatuz (20. minutuan). Van Gaalen taldeak norgehiagoka kontrolpean izan du berdinketarekin eta Mullerrek 2-1ekoa jarri du 31. minutuan. Lehen zatiko azken minutuetan Riberyk eta Mullerrek hirugarren lortzeko abagune onak izan dituzte, baina ez dituzte euren jaurtiketak ondo bideratu.
Atsedenaldiaren ostean Bayernek hirugarrena sartzeko aukera paregabea izan du, baina Julio Cesarrek sekulako geldiketa egin dio Mario Gomezi 61. minutuan. Italiarrek asko sakatu dute berdinketa bilatzeko eta italiarren bigarrena 63. minutuan heldu da. Sneijderrek ederki jaurti du areaz kanpotik eta baloia sare barrura joan da. Berdinketa lortuta, Milaneko taldea erasora joan da kanporaketaren bila, baina alemaniarrak ez dira atzean sartu eta gol aukerak sortzen jarraitu dute. Ezustekoa 88. minutuan heldu da, Leonardoren taldeak kanporaketa irabazteko gola lortu baitu Pandeven ezkerkada bikain batekin. Italiarek 2-3koa azken unean lortu dute, final-laurdenetarako txartela eskuratuz.
- Fitxa teknikoa:
2; Bayern: Kraft; Lahm, Van Buyten (Badstuber, 70), Breno (Kroos, 89), Pranjic; Schweinsteiger, Luiz Gustavo; Ribery, Gomez, Robben (Altintop, 68); eta Gomez.
3; Inter: Julio Cesar; Maicon, Lucio, Rannochia, Chivu; Thiago Motta, Cambiasso, Stankovic (Coutinho, 51); Sneijder; Eto''o etaPandev (Kharja, 89).
Golak: 0-1, m.4: Eto''o. 1-1, m.21: Mario Gomez. 2-1, m.31: Müller. 2-2, m.63, Sneijder. 2-3, m.88: Pandev.