Itxi

X-fase_final-X

Final-zortzirenetako itzulekoa

Txapeldunen Liga: Schalke 04 eta Tottenham, final-laurdenetara

Josu Bilbao

Erredakzioa

Talde alemaniarrak 3-1 gainditu du Valentzia, Farfanen bi goli esker eta ingelesek ondo mantendu dute Milanen lortu zuten aldea 0-0ekoarekin.

Schalke 04 taldeak eta Tottenhamek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu dituzte, Bartzelonak eta Shakhtar Donetskek bezala. Alemaniarrek 3-1 gainditu dute Valentzia Farfanen eta Gavranovicen golei esker. Ingelesek bestalde, Milan moduko talde indartsua kaleratu dute, Italian lortutako 0-1ekoari esker, Londonen 0-0 bukatu baita norgehiagoka.

Talde alemaniarra nagusi izan da lehen zati osoan, baina Unai Emeryren mutilek aukera onak sortu dituzte Neuer atezainaren area inguruan. Guaita atezaiank ere geldiketa garrantzistuak egin behar izan ditu eta Valentziak 17. minutuan lortu du partidako lehen gola. Ricardo Costaren burukada bati esker heldu da espainiarren lehena, baina etxeko taldeak sakatzen jarraitu du. Lehen zatiko 40. minutuan Farfanek berdinketa jarri du markagailuan (1-1) falta zuzeneko eskuinkada eder batekin. Atsedenaldira kanporaketak berdinduta jarraitu du.

Bigarren zatian alemaniarrak kanporaketa erabakitzera joan dira eta 52. minutuan Gavranovicek 2-1ekoa jarri du Guaitaren huts egite larri bat aprobetxatuz. Unai Emeryren taldeak berdinketa gertu izan du Adurizen jokaldi batean, baina Neuer atezainak geldiketa erabakigarria egin dio gipuzkoarrari. Schalke 04 emaitza mantentzen saiatu da eta Valentziak ezin izan du urdinen defentsa zeharkatu. 81. minutuan Gacranovicen hirugarren sartzeko aukera ona iza du, baina bere zartakoa zutoinera joan da. Azken minutuetan valentziarrek berdinketa bilatu dute nola edo hala eta Farfanek 3-1ekoa jarri du kontraerasoan etxeko taldearentzat (93. minutuan). Emaitza honekin Schalke 04 taldeak kanporaketa gainditu du eta final-laurdenetarako sailkatu da.

Fitxa teknikoa:

3 - Schalke: Neuer; Uchida, Höwedes, Metzelder, Escudero; Kluge (Sarpei, 81), Matip (Papadoupoulos, 60); Farfan, Jurado (Draxler, 76); Raul eta Gavranovic.

1 - Valencia: Guaita; Bruno, Navarro, Ricardo Costa, Mathieu; Banega (Tino Costa, 71), Topal; Joaquin, Pablo (Soldado, 64), Mata; eta Aduriz (Jonas, 74).

Golak: 0-1: min 17, Ricardo Costa, 1-1: min 40, Farfan, 2-1: min 52, Gavranovic, 3-1: Farfan, min 93.


Lehen zatian aukera gutxi izan dira Ingalaterrako partidan. Tottenham eta Milan bata bestearen atzetik ibili dira zelaitik eta italiarrak gola lortzen saiatu dira Robinho eta Patoren bidez. Hala ere aurrelari brasildarrek ez dute atera sartzen asmatu. Etxeko taldeak aukera ona izan du 31. minutuan, baina Van der Vaarten jaurtiketa langa gainetik joan da. Atsedenaldira 0-0ekoarekin joan dira bi taldeak, joko eskasa erakutsiz.

Bigarren zatian ingelesek arazo ugari sortu dituzte Milango defentsan eta Crouchek 1-0ekoa lortzeko abagune ederra izan du 47. minutuan. Hala ere Tottenhamtaldeko aurrelariak kanpora bidali du buruz baloia. Lennonek arrisku handi eraman du eskuin hegaletik, baina bi taldeak ez dira fin ibili atera begira. 66. minutuan Robinhok beste abagune argi bat izan du italiarrentzat, baina brasildarraren zartakoa kanpora joan da. Milanes amaierara arte guztia eman du arrakasta gabe eta kanporaketa Londoneko taldearentzat izan da 0-0ekoarekin.

- Fitxa teknikoa:

.0.Tottenham: Gomes, Corluka, Dawson, Gallas, Assou-Ekotto, Lennon, Modric, Sandro, Pienaar (m.70 Jenas), Van der Vaart (m.66 Bale), Crouch (m.82 Pavlyuchenko).

.0.AC Milan: Abbiati, Abate, Thiago Silva, Nesta, Jankulovski (m.70 Antonini), Boateng (m.76 Merkel), Flamini (m.87 Rodney), Seedorf, Robinho, Ibrahimovic, Alexandre Pato.