Itxi

X-fase_final-X

Final-zortzirenetako itzulekoa

Txapeldunen Liga: Bartzelona eta Shakhtar Donetsk, final-laurdenetara

Erredakzioa

Guardiolaren mutilek 3-1 irabazi du Arsenalen aurka Camp Nou futbol zelaian, Messiren eta Xaviren golei esker. Ukrainiako taldeak 3-0, erraz gainditu du Roma Donbass Arenan.

Bartzelonak eta Shakhtar Donetskek, Txapeldunen Ligako finalerdietarako sailkatzea lortu dute. Talde blaugranak joaneko partidako 2-1ekoa irauli egin du Messik eta Xavik lortutako golei esker. Busquetsek bere atean sartu du 1-1ekoa, baina Guardiolaren taldearen erantzuna berehala etorri da 3-1ekoa jarriz. Jardunaldiko beste norgehiagokan, Shakhtar Donetsk talde ukrainiarrak 3-0 gainditu du Roma. Golegileak Hubschman, Willian eta Eduardo izan dira

Katalanak lehen zatian nagusi izan dira eta baloiaren jabetza erraz mantendu dute. Hala ere, Arsenalek kontraerasoak bilatu ditu, Van Persierekin eta Nasrirekin arriskua sortuz. Adrianok aukera ederra izan du lehen zatian, baina brasildarraren zartakoa zutoinera joan da. Etxeko taldearen gola 48. minutuan heldu da Messi eta Iniestaren arteko jokaldi eder batean. Argentinarrak ederki gainditu du Almunia atezaina eta atsedenaldira 1-0ekorekin joan dira bi taldeak.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Arsene Wengerren taldeak berdinketa lortu du. Korner erdiraketa batean Busquetsek gaizki errematatu du eta baloia bere atean sartu du jokalari blaugranak, (1-1). Bigarren zatiko 10. minutuan Van Persiek bigarren txartel horia ikusi du eta ingelsak hamar jokalarirekin gelditu dira. Bartzelonak asko sakatu du eta Xavik 2-1ekoa jartzea lortu du 69. minutuan. Minutu bat geroago penalti argia egin diote pedrori eta Messik 3-1ekoa jarri du markagailuan, kanporaketa berriro blaugranen alde jarriz. Partidako azken aukera Bendtnerrek izan du, baina Valdesek ederki gelditu du abagunea. Azkenean, Guardiolaren taldeak joaneko partidako 2-1ekoa irauli egin du 3-1ekoari esker.

Fitxa teknikoa:

3 - Bartzelona: Valdes; Alves, Busquets, Abidal, Adriano (Maxwell, m.90); Mascherano (Keita, m.88), Xavi, Iniesta; Pedro, Messi eta Villa (Afellay, m.82)

1 - Arsenal: Szczesny (Almunia, m.19); Sagna, Djorou, Koscielny, Clichy; Wilshere, Diaby; Cesc (Bendtner, m.78), Rosicky (Arshavin, m.73), Nasri; eta Van Persie.

Golak: 1-0, m.45+3: Messi. 1-1, m. 53: Busquets (bere atean).2-1, m.68: Xavi. 3-1, m. 71: Messi (penaltiz)

Shakhtar Donetsek hasieratik kontrolatu du partida eta 18. minutuan Hubschmannek 1-0ekoa lortu du. Romak norgehiagoka berdintzeko aukera paregabea izan du penaltiz, baina Borrielloren jaurtiketa Pyatovek ederki gelditu du. Lehen zatiko 42. minutuan Mexesek bigarren txartel horia ikusi du eta italiarrak hamar jokalarirekin gelditu dira.

Bigarren zatian Lucescuren taldea gehiago izan dela argi gelditu da eta 58. minutuan Willianek bigarren gola lortu du etxekoentzat. Erromatarrak erantzuna ematen saiatu dira, baina Borrielloek ez du hiru zutoinen artean baloia sratzen asmatu. 87. minutuan Eduardok azken 3-0ekoa jarri du markagailuan eta ukrainiarrak final-laurdenetarako sailkatu dira.

Fitxa teknikoa:

3 - Shakhtar Donetsk: Andriy Pyatov, Darijo Srna, Dmitri Chigrinski, Yaroslav Rakitskiy, Razvan Rat, Henrik Mkhitaryanm (Alex Teixeira, m.67), Tomas Hübschman, Douglas Costa (Eduardo, m.60), Jadson, Willian eta Luiz Adriano (Marcelo Moreno, m.75).

0 - Roma: Doni, Nicolas Burdisso, Juan, Phillippe Mexes, John Arne Riise, Rodrigo Taddei (Aleandro Rosi, m.46), Daniele De Rossi,
David Pizarro, Simone Perrotta (Gianluca Caprari, m.86), Mirko Vucinic (Matteo Brighi, m.66) eta Marco Borriello.

Golak: 1-0, m.18: Tomas Hübschman; 2-0, m.58: Willian. 3-0, m.87: Eduardo.