Txapeldunen Liga
6. jardunaldia
Premier Leagueko taldeak nagusi dira final-zortzirenetan
Agentziak | Erredakzioa
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan talde gehien dituen txapelketa Ingalaterrako liga da; 4 ditu: Tottenham, Liverpool, United eta City. Santander Liga eta Bundesliga daude ostean, 3na talderekin.
-
Aymeric Laporte eta Nicolas Otamendi. Argazkia: EFE
Premier Leaguek 2018/19ko Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan talde gehien dituen txapelketa da, liga horretako 4 talde iritsi baitira horraino: Tottenham, Liverpool, Manchester United eta Manchester City. Segidan, Santander Liga (Real Madril, Bartzelona, eta Atletico Madril) eta Bundesliga (Bayern Munich, Borussia Dortmund eta Schalke 04) daude talde gehien dituzten ligen sailkapenean.
Manchester Cityk eta Manchester Unitedek 5. jardunaldian lortutako garaipenarekin lortu zuten final-zortzirenetan izateko aukera. Liverpoolek eta Tottenhamek, aldiz, 6. jardunaldian lortu dute.
Jarraian, Santander Liga dago (3): Real Madril, Bartzelona eta Atletico Madril. Eta talde kopuru berarekin Alemaniako liga dago: Bayern Munich, Borussia Dortmund eta Schalke 04.
Honako hauek dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako sailkatu diren taldeak: Borussia Dortmund (ALE), Atletico Madril (ESP), Bartzelona (ESP), Tottenham (ING), PSG (FRA), Liverpool (ING), Porto (POR), Schalke 04 (ALE), Bayern Munich (ALE), Ajax (), Manchester City (ING), Real Madril (ESP), Erroma (ITA), Juventus (ITA), Manchester United (ING) eta Olympique Lyon (FRA).
6. jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak:
E multzoa
(1-0) Benfica - AEK Atenas [Grimaldo, 87']
(3-3) Ajax - Bayern Munich [Tadic, 60' eta 81'; Sule (bere atean), 95' | Lewandowski, 13' eta 86'; Coman, 90']
Postua | Taldea | Puntuak |
1. | Bayern | 14 |
2. | Ajax | 12 |
3. | Benfica | 7 |
4. | AEK Atenas | 0 |
F multzoa
(2-1) Manchester City - Hoffenheim [Sane, 50' eta 60' | Kramaric, 15']
(1-1) Shakhtar Donetsk - O. Lyon [Moraes, 21' | Nabil Fekir, 64']
Postua | Taldea | Puntuak |
1. | Man. City | 13 |
2. | O. Lyon | 8 |
3. | Shakhtar | 6 |
4. | Hoffenheim | 3 |
G multzoa
(0-3) Real Madril - CSKA Mosku [Fedor Chalov, 36'; Schennikor, 42'; Sigurdsson, 71']
(2-1) Viktoria Pilsen - Roma [Kovaric, 61'; Tomas Chory, 71' | Cengiz Under, 67']
Postua | Taldea | Puntuak |
1. | Real Madril | 12 |
2. | Roma | 9 |
3. | Viktoria Pilsen | 7 |
4. | CSKA Mosku | 7 |
H multzoa
(2-1) Young Boys- Juventus [Hoarau, 29' eta 67' | Dybala, 79']
(2-1) Valentzia - Manchester United [Carlos Soler, 16'; Jones (p.p.), 46' | Rashford, 86']
Postua | Taldea | Puntuak |
1. | Juventus | 12 |
2. | Man. United | 10 |
3. | Valentzia | 8 |
4. | Young Boys | 4 |