X-fase_final-X
Final-zortzirenak, joanekoak
Txapeldunen Liga: Tottenhamek eta Schalkek emaitza onak lortu dituzte
Erredakzioa
Talde ingelesak 0-1 irabazi du Milanen aurka San Siron, Crouchen golari esker. Valentziak 1-1 berdindu du mestallan eta alemaniarren alde jarri da kanporaketa.
Garaipen garrantzitsua lortu du Tottenham talde ingelesak San Siron, Milan 0-1 gaindituz Croucen golari esker. Gainera, Valentziak eta Schalkek 1-1 berdindu dute Mestallan eta kanporaketa alemaniarren alde jarri da Raulek lortutako golarekin.
Unai Emeryren mutilek ondo hasi dute norgehiagoka hasierako minutuetatik gol aukera anitz izanez. Adurizek abagune ederra izan du 1-0ekoa lortzeko, baina gipuzkoarraren jaurtiketa ez da ate barrura gutxigatik joan. Alemaniarrak atzean sartu dira eta Soldadok 1-0ekoa egin du 17. minutuan etxeko taldea kanporaketan aurretik jarriz.
Bigarren zatian Schalke 04 gehiago heldu da Valentziaren ate ingurura eta Raul Gonzalezek 1-1ekoa lortu du gol eder bati esker partidako 64. minutuan. Emeryren taldeak garaipenaren gola bilatu du hala edo nola, baina alemaniarrek ondo itxi dituzte lerroak atzean eta norgehiagoka berdinketarekin bukatu da. Horrela, kanporaketako itzulekoa, Raulek lortutako golak eman dien lasaitasunarekin hartuko du Schalkek bere etxean.
Beste norgehiagokan, Tottenham hasieratik izan da nagusi. Ingelesek gol aukera asko sortu dituzte lehen zatian, baina Abbiati eta italiarren defentsa sendo egon dira aukera guztiak desbideratuz. Milan ez da zelaian eroso egon, nahiz eta etxean jokatu eta akats argiak egin ditu erasoan.
Bigarren zatian etxeko taldeak norgehiagokaren pisua hartu du eta Tottenhameko atezainak geldiketa garrantzitsuak egin behar izan ditu. Partida asko gogortu da eta epaileak txartel hori gehiegi atera behar izan ditu. 79. minutuan Peter Crouchek 0-1ekoa lortu du ingelesei garaipena emanez. Emaitza honekin, Tottenhamek lasaitasun handiagoarekin jokatuko du itzuleko partida Londonen.