Itxi

Txapeldunen Liga

4. jardunaldia

Juventus-Manchester United, asteazkeneko partida nagusia

eitb.eus

Valentzia-Young Boys, 18:55ean jokatuko da, eta Viktoria Plzen-Real Madril, 21:00etan.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo, Juventusen gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako laugarren jardunaldiko partidak. Multzo hauetan dauden taldeentzat, multzoen faseko bigarren itzulia hasiko da.

H multzoari dagokion Juventus-Manchester United da asteazkeneko partida handia, eta 21:00etan hasiko da Juventus Stadiumean. Multzoko beste norgehiagoka, Valentzia-Young Boys izango da, eta 18:55ean hasiko da.

Txapeldunen Liga azken hiru urteetan jarraian irabazi duen Real Madrilek Viktoria Plzen izango du aurkari Pilsenen; neurketa 21:00etan hasiko da. Real Madrilekin puntuetara berdinduta G multzoko liderra den Erromak CSKAren aurka jokatuko du Moskun, 18:55ean.

Benfica-Ajax eta Bayern Munich-AEK de Atenas dira E multzoko norgehiagokak. Manchester City-Shakhtar Donetsk eta Olympique Lyon-Hoffenheim, F multzokoak. Lau partida hauek, 21:00etan hasiko dira.

E, F, G eta H multzoetako 4. jardunaldiko partidak:

E Multzoa:

Benfica - Ajax (21:00etan)

Bayern Munich (21:00etan)

F Multzoa:

Manchester City - Shakhtar Donetsk (21:00etan)

Olympique Lyon - Hoffenheim (21:00etan)

G Multzoa:

CSKA Moscu - Erroma (18:55ean)

Viktoria Plzen - Real Madril (21:00etan)

H Multzoa:

Valentzia - Young Boys (18:55ean)

Juventus - Manchester United (21:00etan)