Txapeldunen Liga
3. JARDUNALDIA
Juventus, City eta Bayern, sendo; Real Madrilek, aldiz, sufritu egin du irabazteko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau taldeak euren multzoetako buru dira, baina Juventus da nagusitasun handiena azaltzen ari dena, hirutik hiru garaipen erdietsi baititu.
-
Juventuseko jokalariak Dybalaren (eskuinetik hasita, bigarrena) gola ospatzen. Argazkia: EFE
Juventus, Manchester City eta Bayern Munichek indartsuenaren legea ezarri dute Manchester United (0-1), Shakhtar Donetsk (0-3) eta AEK Atenas (0-2) taldeen aurka, hurrenez hurren, Txapeldunen Ligako 3. jardunaldian. Real Madrilek, berriz, nahiz eta garaipena lortu duen ere, askozaz gehiago sufritu behar izan du Viktoria Plisen talde txekiarraren aurka irabazteko (2-1).
Garaipena lortu duten lau talde horiek euren multzoetako buru dira, baina Juventus da gehien nabarmendu den taldea; izan ere, Dybalaren beste gol bati esker hirugarren partida irabazi du jarraian, eta, ondorioz, bost puntura urrundu du H multzoan bigarren den United. Multzo berean, Valentziak are gehiago zaildu du bere etorkizuna txapelketa honetan, Young Boys talde suitzarraren kontra Bernan berdindu ondoren (1-1).
Bere aldetik, Ajaxek ametsetan jarraitzen du Benfica azken hatsean azpiratu eta gero (1-0), eta E multzoko liderra da Bayernekin berdinduta, zazpi punturekin. Erromari dagokionez, ez dio inolako aukerarik eman CSKA Moskuri (3-0), eta G multzoko bigarren tokian dago, baina liderra den Real Madrilek dituen puntu kopuru berarekin: sei.
Urriaren 23kon partiden emaitzak:
E multzoa
AEK 0-2 Bayern Munich [Javi Martinez, 61'; Lewandowski, 63']
Ajax 1-0 Benfica [Mazraoui, 93']
F multzoa
Shakthar 0-3 Manchester City [David Silva, 30'; Laporte, 35'; Bernardo Silva, 71']
Hoffenheim 3-3 Olympique Lyon [Kramaric, 33'; Kramaric, 47'; Joelinton, 92' | Traoré, 27'; Ndombele, 59'; Depay, 67']
G multzoa
Real Madril 2-1 Viktoria Plisen [Benzema, 11'; Marcelo, 55' | Hrosovsky, 78']
Erroma 3-0 CSKA Mosku [Dzeko, 30'; Dzeko, 43'; Under, 50']
H multzoa
Young Boys 1-1 Valencia [Horaru (pen.), 55' | Batshuayi, 26']
Manchester United 0-1 Juventus [Dybala, 17']