Itxi

Txapeldunen Liga

2. JARDUNALDIA

Real Madrilek galdu egin du Moskun; Erromak eta Juvek garaipen errazak lortu dituzte

EITB.EUS

Horrenbestez, CSKA Mosku da G multzoko lider berria Real Madrilen eta Erromaren aurretik, puntu bateko abantailarekin.

  • Fedor Chalov eta Nacho. Argazkia: EFE

    Fedor Chalov eta Nacho. Argazkia: EFE

CSKA Moskuk 1-0 irabazi dio Real Madrili astearte honetan, Txapeldunen Ligako 2. jardunaldiari zegokion partidan. Errusiarrak hasi eta berehala aurreratu dira markagailuan (1. minutuan), eta hortik eta aurrera kontraerasoan jokatzeari ekin diote. Madrildarrak erasokor aritu badira ere (hiru baloi bota dituzte zutoinen aurka), ez dira golik sartzeko gai izan.

Jardunaldiko beste emaitza nabarmenak Erroma eta Juventus talde italiarrek euren partidetan sartu duten gol kopuru handia izan da. Erromatarrek 5-0 azpiratu dute Viktoria Pilsen talde txekiarra, Edin Dzekok hiru gol sartu dituen partidan. Juventusek, bere aldetik, 3-0 irabazi dio Young Boys talde suitzar apalari, Dybalaren golen bidez (hiru lortu ditu aurrelari argentinarrak ere).

ROMA EDIN DZEKO EFE

Edin Dzeko. Argazkia: EFE  

JUVENTUS YOUNG BOYS DYBALA EFE

Paulo Dybala. Argazkia: EFE

Aipatutako emaitzez gain, Manchester Unitedek eta Valentziak hutsean berdindu dute (0-0) Ingalaterran jokatutako partidan. Berdinketa lortu duten beste bi talde Bayern eta Ajax izan dira, bana egin baitute euren arteko lehian (1-1). Guardiolaren Manchester Cityk, ordea, garaipena eskuratu du Alemanian, Hoffenheim-en aurka, nahiz eta galtzen hasi (1-2).

 

Urriaren 2an jokatutako partiden emaitzak:

 

E multzoa

AEK Atenas 2–3 Benfica [Klonaridis, 53'; Klonaridis, 63' | Seferovic, 6'; Grimaldo, 15'; Semedo, 74']

Bayern Munich 1–1 Ajax [Hummels, 4' | Mazraoui, 22']

 

F multzoa

Hoffenheim 1–2 Manchester City [Belfodil, 1' | Agüero, 8'; David Silva, 87']

Olympique Lyon 2–2 Shakhtar Donestk [Dembélé, 70'; Dubois, 72 | Moraes, 44'; Moraes 55']

 

G multzoa

CSKA Mosku 1–0 Real Madrid [Vlasic, 2']

Erroma 5–0 Viktoria Pilsen [Dzeko, 3'; Dzeko, 40'; Under, 64'; Kluivert, 73'; Dzeko, 92']

 

H multzoa

Juventus 3–0 Young Boys [Dybala, 5'; Dybala, 33'; Dybala, 69']

Manchester United 0–0 Valentzia