Itxi

Txapeldunen Liga

2. jardunaldia

Manchester United-Valentzia partida da astearteko neurketa handia

Erredakzioa

Gaur jokatuko dira E, F, G eta H multzoetako bigarren jardunaldiko partidak. Real Madrilek CSKAren aurka jokatuko du Moskun. Hoffenheim-City eta Juventus-Young Boys, 18:55ean hasiko dira.

  • Manchester United. Argazkia: EFE

    Manchester Uniteden entrenamendua, Valentziaen aurka jokatu bezperan. Argazkia: EFE

Gaur jokatuko dira 2018-2019 Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako bigarren jardunaldiko partidak. Izen handieneko neurketa Manchester United-Valentzia izango da.

Hoffenheim-Manchester City (F multzoa) eta Juventus-Young Boys (H multzoa) neurketak 18:55ean hasiko dira. Astearteko gainerako norgehiagokak 21:00etan hasiko dira. F multzoko beste partida Olympique Lyon-Shakhtar Donestk izango da. H multzoan, aldiz, partida handia jokatuko dute Manchester Unitedek eta Valentziak Old Trafforden. Espainiako taldeak garaipena behar du, lehen jardunaldian Juventusen aurka porrota jaso ostean. united krisialdian dago, baina lehen jardunaldian garaipena eskuratu zuen Young Boysen aurka.

G multzoan Real Madrilek bisita egingo dio CSKA Mosku taldeari. Txapeldunek bigarren garaipena lortu nahi dute, lehen jardunaldian Erromari irabazi ostean. Baleren baja izango du Lopeteguik eta Sergio Ramos deialditik at utzi du, atsedena emateko. Bestalde, Erromak Viktoria Plzenen aurka jokatuko du, eta italiarrek garaipena behar dute.

E multzoko neurketak izango dira, AEK Atenas-Benfica eta Bayern Munich-Ajax.

E, F, G eta H multzoetako bigarren jardunaldiko partidak:

E multzoa

AEK Atenas - Benfica (21:00etan)

Bayern Munich -Ajax (21:00etan)

F multzoa

Hoffenheim - Manchester City (18:55ean)

Olympique Lyon - Shakhtar Donestk (21:00etan)

G multzoa

CSKA Mosku - Real Madril (21:00etan)

Erroma - Viktoria Plzen (21:00etan)

H multzoa

Juventus - Young Boys (18:55ean)

Manchester United - Valentzia (21:00etan)