Txapeldunen Liga
1. jardunaldia
Real Madril – Erroma eta Valentzia – Juventus, gaurko partida handiak
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako lehen jardunaldietako neurketak jokatuko dira. Real Madril txapeldunak tituluaren defentsari ekingo dio.
-
Sergio Ramos, Erromaren aurkako partidaren bezperako entrenamenduan. Argazkia: EFE
Gaur, irailak 19, Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako lehen jardunaldietako neurketak jokatuko dira. Real Madril egungo txapeldunak tituluaren defentsari ekingo dio.
Ajax – AEK (E multzoa) eta Shakhtar Donetsk – Hoffenheim (F multzoa) partidak 18:55ean jokatuko dira, eta gainerako neurketak, 21:00etan. E multzoan, Benfica – Bayern Munich norgehiagoka ere jokatuko da, eta Manchester City – Olympique Lyon, F multzoan.
G multzoan dagoen Real Madrilek Erroma izango du aurkari Santiago Bernabeun, tituluaren defentsari ekiteko. Multzoko beste partida Viktoria Pilsen – CSKA Mosku izango da. Asteazken honetako beste lehia handietako bat Mestallan jokatuko dute Valentziak eta Juventusek. H multzoko beste neurketa Young Boys – Manchester United izango da.
Irailaren 19ko partidak:
E multzoa:
Ajax – AEK (18:55)
Benfica – Bayern (21:00)
F multzoa:
Shakhtar Donetsk – Hoffenheim (18:55)
Manchester City – Olympique Lyon (21:00)
G multzoa:
Real Madril – Erroma (21:00)
Viktoria Pilsen – CSKA Mosku (21:00)
H multzoa:
Valentzia – Juventus (21:00)
Young Boys – Manchester United (21:00)