Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak, joanekoak

Bartzelona eta Liverpool, finalerdietarako bidean

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniarrek Erroma hartu zuten mendean 4 eta 1; ingelesek, berriz, Guardiolaren Manchester City jipoitu zuten ordu erdian.

  • Bartzelonako jokalariak, Erromari egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Bartzelonako jokalariak, Erromari egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Bartzelona 4 eta 1 gailendu zaio asteazkenean Erroma taldeari Txapeldunben Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Partida kaskarra izan da eta kataluniarrak aurretik jarri dira italiarrek euren atean egindako golei esker.

Bartzelona erdi lo atera da zelaira eta italiarrek eroso jokatu dituzte lehen minutuak. Baina apurka-apurka Valverderen taldea lekua hartzen joan da eta zortea alde izan dute. Italiarrek bi gol egin dituzte euren atean eta Piquek hirugarrena egin du zorioneko errebote bati esker. Luis Suarezen golak lasaitasuna eman die kataluniarrei markagailuan 3 eta 1ekoa egon denean.

Fitxa teknikoa

4 - Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué, Umtiti, Alba; Busquets (Paulinho, 66. min), Rakitic, Iniesta (Denis Suárez 85. min), Sergi Roberto (André Gomes, 83. min); Messi eta Suárez.

1 - Erroma: Alisson; Bruno Peres, Manolas, Fazio, Kolarov; Pellegrini (Gonalons, 60. min), De Rossi (Defrel 76. min), Strootman; Florenzi (El Shaarawi, 72. min), Perotti eta Dzeko.

Golak: 1-0, 38. min: De Rossi (bere atean). 2-0, 57. min: Manolas (bere atean). 3-0, 59. min: Piqué. 3-1, 80. min: Dzeko. 4-1, 87. min: Suárez.

 

Liverpool: hiru gol ordu erdian

Liverpoolek jipoia eman dio Manchester Cityri, lehen ordu erdian hiru egon egin eta partida erabakita utzita. Guardiolaren taldeak ez zuen gol aukerarik izan Liverpoolek defentsan egindako lan bikainari esker.

Partidako lehen gola Salahk egin du 12. minutuan, bigarrena Oxlade-Chamberlainek sartu du 21.ean, eta hirugarrena Manek egin du 31. minutuan.

Fitxa teknikoa

3 - Liverpool: Karius; Alexander-Arnold, Lovren, Van Dijk, Robertson; Henderson, Milner, Oxlade-Chamberlain (Alberto Moreno, 85. min); Salah (Wijnaldum, 52. min), Mané eta Firmino (Solanke, 70. min).

0 - Manchester City: Ederson; Walker, Kompany, Otamendi, Laporte; Fernandinho; David Silva, Gündogan (Sterling, 56. min), De Bruyne, Sané; eta Gabriel Jesus.

Golak: 1-0, 12. min. 2-0, 20. min: Oxlade-Chamberlain. 3-0, 31. min: Mané.