Itxi

Txapeldunen Liga

Aldaketak

2018-2019ko Txapeldunen Ligako partidak, 18:55ean eta 21:00etan

Agentziak | Eredakzioa

26 talde zuzenean egongo dira sailkatuta multzoen faserako, azken txapelduna eta Liga Europako irabazlearekin batera.

UEFAko arduradunek Txapeldunen Ligarako aldaketa berriak iragarri dituzte datorren denboraldirako. Alde batetik partiden ordutegiak aldatuko dira, 18:55ean eta 21:00etan izango dira multzoen fasean, hots, bi txandetan banatuko dira neurketak.

Beste alde batetik, 26 talde zuzenean egongo dira sailkatuta multzoen faserako, azken txapelduna eta Liga Europako irabazlearekin batera.

UEFAk gogoratu nahi izan du zuzenean sailkatutako taldeak federazioen sailkapenen arabera egingo dela, hau da, Espainiak, Alemaniak, Ingalaterrak, Italiak, Frantziak eta Errusiak launa talde izango dituzte.

Portugal, Ukrainia, Belgika eta Turkiako txapeldunek ere zuzenean sailkatuko dira. Gainerako taldeek sailkatze kanporaketetan lortuko dituzte euren txartelak.