Txapeldunen Liga
37 urterekin
Filippo Inzaghi, Europako errege
Andoni Beldarrain
Ereedakzioa
Real Madrili bi gol sartuta Txapeldunen Ligako historian gol gehien sartu dituen jokalaria da italiarra. Raul Gonzalez gol bategatik gainditu du.
Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldira arte Raul Gonzalez Blanco zen golegile onena 69 golekin, baina Inzaghik bart marka hori gainditu zuen. ''Pipo''k 70 gol sartu ditu Txapeldunen Ligan.
Real Madrileko entrenatzailea den Jose Mourinhok argi utzi zuen joaneko partidan Milaneko jokalarietatik gehien kezkatzen zuena Filippo Inzaghi zela eta nahiago zuela aurrelariak ez jokatzea.
UEFAk antolatutako txapelketetako golegile onenen sailkapena:
.1. Filippo Inzaghi (ITA) 70 gol
.2. Raul Gonzalez (ESP) 69 gol
.3. Gerd Müller (GER) 66
.4. Andriy Shevchenko (UKR) 62
.5. Ruud van Nistelrooy (NED) 60
.6. Thierry Henry (FRA) 59
Henrik Larsson (SWE)
.8. Eusebio (POR) 54
.9. Alessandro Del Piero (ITA) 52
10. Alfredo Di Stéfano (ESP/ARG) 50