Txapeldunen Liga
5. jardunaldia
Juventus-Bartzelona eta Atletico-Erroma, asteazkeneko partida handiak
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako bosgarren jardunaldiko neurketak jokatuko dira.
-
Bartzelona-Juventus partidaren irudia. Argazkia: EFE
Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako bosgarren jardunaldiko partidak. Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Qarabag-Chelsea eta CSKA-Benfica neurketekin.
Juventus-Bartzelona da jardunaldiko partida handia. Barçak (10 puntu) nahikoa du puntu bat lortzearekin final-zortzirenetara sailkatzeko. Juventusek (7 puntu), aldiz, garaipena behar du Bartzelonarekin puntuetara berdintzeko eta Sportingek (4 puntu) ez harrapatzeko. Sportingek Olympiacos (puntu 1) izango du aurkari.
C multzoan Atletico Madril-Erroma da neurketa azpimarragarria. Koltxoneroek garaipena behar dute kanporatuta ez geratzeko. Atleticok (3 puntu) liderra den Erroma (8 puntu) izango du aurkari. Chelseak (7 puntu) Qarabagi (2 puntu) egingo dio bisita.
Manchester Unitedek (12 puntu) A multzoko lidergoa ziurtatu nahi du. Horretarako Baseli (6 puntu) irabazi beharko dio Suitzan. Bestalde, CSKAk (6 puntu) etxean jokatuko du Benficaren (punturik gabe) aurka.
B multzoan PSG da liderra 12 punturekin eta Bayern Munich da bigarren (9 puntu). Bi taldeak sailkatuta daude final-zortzirenetarako. PSGk Celticen aurka jokatuko du Parisen eta Bayernek Anderlechti egingo dio bisita.
A, B, C eta D multzoetako 5. jardunaldiko partidak:
A Multzoa:
CSKA-Benfica (18:00etan)
Basilea-Manchester United (20:45ean)
B Multzoa:
PSG-Celtic (20:45ean)
Anderlecht-Bayern Munich (20:45ean)
C Multzoa:
Qarabag-Chelsea (18:00eta)
Atletico Madril-Erroma (20:45ean)
D Multzoa:
Juventus-Bartzelona (20:45ean)
Sporting CP-Olympiacos (20:45ean)