Txapeldunen Liga
4. jardunaldia
Real Madril, Tottenham, City eta Besiktas, final-zortzirenen bila
Erredakzioa
Asteazken honetan jokatuko dira E, F, G eta H multzoei dagozkien partidak. Jardunaldia, 18:00etan hasiko da Besiktas-Monako partidarekin.
-
Tottenhamen lan-saioa Real Madrilen aurka jokatu aurretik. Argazkia: EFE
Manchester City, Besiktas, Tottenham eta Real Madril taldeek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela lor dezakete asteazken honetan. E, F, G eta H multzoetako partidak jokatuko dira, eta jardunaldia 18:00etan hasiko da Besiktas-Monako partidarekin.
H multzoan jokatuko da asteazkeneko neurketa esanguratsuena, Tottenhamek eta Real Madrilek Wembleyn jokatuko dutena. Multzoko liderrak dira 7na punturekin eta garaipena lortzen duenak final-zortzirenetarako txartela eskuratuko du. Multzo honetako beste partidan Borussia Dortmundek ezinbestekoa du garaipena APOELen aurka, hurrengo fasera sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko.
Asteazkeneko beste partida handi bat San Paolon jokatuko den Napoli-Manchester City lehia izango da. Cityk nahiko du berdinketa batekin final-zortzirenetara sailkatzeko. Italiarrek garaipena behar dute, hiru puntu bakarrik baitituzte. Neurketa honetaz baliatu daiteke sei puntu dituen Shakhtar Donetsk taldea, azken sailkatua den Feyenoord (punturik gabe) izango baitu aurkari.
G multzoan, aldiz, Besiktasek historia egiteko aukera du. Talde turkiarrak Monako izango du aurkari eta garaipena lortuz gero, hurrengo fasera sailkatuko da matematikoki. Multzoko beste partidan, garaipena behar dute Leipzigek eta Portok.
ASTEAZKENEKO PARTIDAK:
E MULTZOA
Liverpool - Maribor 20.45.
Sevilla - Spartak Mosku 20.45.
F MULTZOA
Napoli - Manchester City 20.45.
Shakhtar Donetsk - Feyenoord 20.45.
G MULTZOA
Besiktas - Monaco 18.00.
Oporto - Leipzig 20.45.
H MULTZOA
Borussia Dortmund - APOEL 20.45.
Tottenham - Real Madril 20.45.