Txapeldunen Liga
4. jardunaldia, gaur
Barça, PSG, Bayern, Chelsea, United eta Juve, final-zortzirenen bila
Erredakzioa
Astearte honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako laugarren jardunaldiari dagozkion partidak.
-
PSG taldearen entrenamendua Printzeen Parkean. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako laugarren jardunaldiari dagozkion partidak. Bartzelonak, PSGk, Bayernek, Chelseak, Manchester Unitedek eta Juventusek, final-zortzirenetara matematikoki sailkatzeko aukera dute.
A multzoan Manchester United-Benfica eta Basel-CSKA partidak jokatuko dira. Unitedek final-zortzirenetarako txartela lor dezake, garaipena eskuratu eta Baselek CSKAri irabazten badio.
B multzoan, aldiz, badirudi pronostikoak beteko direla PSG eta Bayern taldeek gertu baitute hurrengo faserako sailkapena lortzea. Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak garaipena lortu behar du Anderlechten aurka sailkapena eskuratzeko. Horrez gain, Celticek Bayerni ez irabaztea ere behar du. Bayern Munichek hurrengo faserako txartela lortuko du, Celtici irabaziz gero.
Astearteko partida handiena Erromak eta Chelseak jokatuko dutena izango da, C multzoari dagokiona. Ingelesek sailakapena lortuko dute Erromako Olinpikoan garaipena lortuz gero. Erromak aurrerapausoa emango luke Chelsea gainditzen badu. Bestalde, Atletico Madrilek ezin du kale egin Qarabagen aurka, sailkapena oso zail jartzea nahi ez badu behintzat.
Bartzelonak oso gertu du final-zortzirenetara sailkatzea. Hurrengo faserako txartela lortuko du talde blaugranak Olympiakosi irabazita. Juventusek ere sailkapena lor dezake Sportingi irabazten badio Jose Alvalade estadioan.
TXAPELDUNEN LIGAKO ASTEARTEKO PARTIDAK:
A Multzoa
Manchester United - Benfica 20.45.
Basel - CSKA 20.45.
B Multzoa
PSG - Anderlecht 20.45.
Celtic - Bayern 20.45.
C Multzoa
Atletico Madril - Qarabag 20.45.
Erroma - Chelsea 20.45.
D Multzoa
Olympiacos - Bartzelona 20.45.
Sporting - Juventus 20.45.