Txapeldunen Liga
Hirugarren jardunaldia
Atleticok dudak areagotu ditu; Bartzelona, PSG eta United, garaipen betean
eitb.eus
Atletico Madrilek hutsean besterik ezin izan du berdindu Azerbaijanen; aldiz, Bartzelonak (3-1), PSGk (0-4) eta Unitedek (0-1) geldiezin jarraitzen dute.
-
Antoine Griezmann izan da Atleticoren aldetik gehien saiatu den jokalaria. EFE
Atletico Madrilek hutsean berdindu Qarabagen kontra, eta, horrenbestez, Txapeldunen Ligako hurrengo fasera (final zortzirenak) sailkatzeko aukerak arriskuan jarri ditu. Aldiz, bestelako egoera bizi dute Bartzelonak, Paris Saint Germain eta Manchester United taldeek, orain arte jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte. Gaurko jardunaldiaren ostean, ezin esan dezake gauza bera Chelseak, berdindu egin baitu Stamford Bridge bere zelaian Erromaren aurka (3-3).
A MULTZOA
Benfica 0-1 Manchester United
[Rashford (64')]
CSKA Mosku 0-2 Basilea
[Xhaka (29') eta Oberlin (90')]
B MULTZOA
Bayern Munich 3-0 Celtic Glasgow
[Müller (17), Kimmich (29) eta Hummels (51)]
Anderlecht 0-4 PSG
[Mbappe (3'), Cavani (44'), Neymar (66') eta Di Maria (88')]
C MULTZOA
Chelsea 3-3 Erroma
[D. Luiz (11') eta Eden Hazard (37' eta 75') | Kolarov (40') eta Dzeko (64' y 70')]
Qarabag 0-0 Atletico
D MULTZOA
Bartzelona 3-1 Olinpiakos
[Nikolaou (bere atean 18'), Messi (61') eta Digne (64') | Nikolau (90')]
Juventus 2-1 Sporting Portugal
[Pjanic (29') eta Mandzukic (84') | Alex Sandro (bere atean 12')]