Itxi

Txapeldunen Liga

Hirugarren jardunaldia

Liverpoolek Maribor txikitu du, eta Cityk zailtasunez irabazi dio Napoliri

erredakzioa

Liverpoolek ez du inolako arazorik izan Maribor azpiratzeko (0-7), baina Manchester Cityk asko landutako garaipena lortu du Napoliren aurrean (2-1).

  • Firmino, Liverpoolen gol bat ospazen. Argazkia: EFE

    Firmino, Liverpoolen gol bat ospazen. Argazkia: EFE

Manchester Cityk zailtasun dezente izan ditu Italiako ligako liderra, Napoli, 2-1 menderatzeko, Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldian. Liverpoolek, bere aldetik, gol zaparrada lortu du, 0-7 garaitu baitu Maribor talde esloveniarra. Bestalde, Borussia Dortmundek sorpresa eman du Zipren, berdinketa besterik ez baitu lortu Nikosian, Apoel talde ahularen etxean (1-1). Multzo horretan, Real Madrilek ere banako berdinketa lortu du etxean Tottenhamen aurka. Sevillak, berriz, porrot handia lortu du Moskun (5-1).

E MULTZOA

Maribor 0-7 Liverpool
[Firmino (4' eta 54'), Coutinho (13'), Salah (19' eta 40'), Oxlade-Chamberlain (86'), Alexander-Arnold (90')]

Spartak Mosku 5-1 Sevilla
[Promes (18' eta 90'), Melgarejo (58'), Glushakov (67'), Luiz Adriano (74') | Kjaer (30')]

F MULTZOA

Feyenoord 1-2 Shakhtar Donetsk
[Berghuis (8') | Bernard (24' eta 54')]

Manchester City 2-1 Napoli
[Sterling (9'), Gabriel Jesús (13') | Diawara (73' pen.)]

G MULTZOA

Leipzig 3-2 Porto
[Orban (8'), Forsberg (38'), Augustin (41') | Aboubakar (18'), Marcano (44')]

Monako 1-2 Besiktas
[Falcao (30') | Cenk Tosun (34' eta 54')]

H MULTZOA

Real Madril 1-1 Tottenham Hotspurs
[Cristiano Ronaldo (43', pen.) | Varane (28', bere atean)]

Apoel Nikosia 1-1 Borussia Dortmund
[Poté (62') | Papastathopoulos (67')]

los (67')]