Txapeldunen Liga
Bigarren jardunaldia
Madrilek lehen aldiz irabazi du Dortmunden
eitb.eus
1-3 gailendu zaio Borussiari astearte honetan, Txapeldunen Ligako taldeen multzoko bigarren jardunaldian jokatu den partida nagusian.
-
Real Madrileko jokalarik gol bat ospatzen, Aubameyang begira dituela. Argazkia: EFE
Real Madrilek 1-3 irabazi dio Borussia Dortmundi, eta, horrenbestez, lehendabiziko garaipena lortu dute Iduna Park futbol-zelaian, aurretik jokatutako sei aukeretan ez bezala.
Astearte honetan Txapeldunen Ligako multzoen fasean izan den lehia azpimarragarrienean zuriek partida bereganatu dute. Gareth Balek lehen zatian sartutako golak aurretik jarri ditu madrildarrak, eta bigarren zatian Cristiano Ronaldok 0-2koa ezarri du hasi eta berehala.
Alabaina, ondoren, Pierre-Emerick Aubameyang gabondarrak 1-2koa sartu du alemaniarrentzat eta bere zaleei norgehiagoka berdintzeko esperantzak eman dizkie, baina norgehiagoka bukatzeko 10 minutu geratzen zirenean, Ronaldok bere taldearen hirugarrena egin du, eta hortxe bukatu da partida.
Astearteko emaitza guztiak
E TALDEA
Sevilla 3-0 Maribor
Spartak Mosku 1-1 Liverpool
F TALDEA
Napoles 3-1 Feyenoord
Manchester City 2-0 Shakhtar Donetsk
G TALDEA
Besiktas 2-0 Leipzig
Monako 0-3 Porto
H TALDEA
Borussia Dortmund 1-3 Real Madril
Apoel Nikosia 0-3 Tottenham Hotspurs