Txapeldunen Liga
Multzoen fasea
Txapelduna asteazken honetan estreinatuko da
A.B.
Real Madrilek Txapeldunen Ligako tituluaren defentsari ekingo dio APOELen aurka jokatuz. Tottenham-Borussia Dortmund eta Liverpool-Sevilla partida handiak ere izango dira jokoan.
-
Real Madril, iazko txapelduna. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako multzoen faseko E, F, G eta H multzoetako norgehiagokak. Real Madril da iazko txapelduna eta tituluaren defentsari ekingo dio asteazken honetan.
Real Madrilek APOELen aurka jokatuko du Santiago Bernabeun H multzoko partida eta multzo honetan beste neurketa handi bat izango da ikusgai; Tottenhamek eta Borussia Dortmundek Wembleyn jokatuko dutena.
E multzoan ere neurketa handi bat ikusteko aukera izango dute zaleek. Anfielden Liverpool eta Sevilla ariko dira nor baino nor. Multzoko beste partida Maribor-Spartak Moskva izango da. F multzoan Shakhtar Donetsk-Napoli eta Feyenoord-Manhester City neurketak jokatuko dira. F multzoko partidak Porto-Besiktas eta Leipzig-Monako izango dira.
E, F, G eta H multzoetako partidak (20:45ean):
E Multzoa
Liverpool-Sevilla
Maribor-Spartak Moskva
F Multzoa
Shakhtar Donesk-Napoli
Feyenoord-Manchester City
G Multzoa
Porto-Besiktas
Leipzig-Monako
H Multzoa
Real Madril-APOEL
Tottenham-Borussia Dortmund