Txapeldunen Liga
Multzoen fasea
Barça-Juventus eta Erroma-Atletico partidak Txapeldunen Ligari ekiteko
A.B.
2017-2018. denboraldiko Champions League txapelketa astearte honetan hasiko da, A, B, C eta D multzoetako partidekin.
-
Iragan denboraldiko finalerdietako Juventus-Bartzelona partidako irudia. Argazkia: EFE
Astearte honetan hasiko da 2017-2018. denboraldiko Txapeldunen Liga, A, B, C eta D multzoetan dauden taldeen partidekin. Norgehiagoka guztiak, 20:45ean hasiko dira. Neurketa guztien gainetik, azpimarragarriak dira Bartzelona-Juventus eta Erroma-Atletico Madril partidak. Izen handiko taldeak elkarren aurka, lehen jardunaldian.
D multzoan daude Bartzelona eta Juventus. Kataluniarrak eta italiarrak astearte honetan ariko dira elkarren aurka Camp Noun. Multzoko beste neurketa Olympiacosek eta Sporting CP taldeek jokatuko dute Grezian.
Erromak eta Atletico Madrilek jokatuko duten partida da C multzoko norgehiagoka handia. Multzo honetan dagoen Chelseak, Qarabag izango du aurkari Stamford Bridge estadioan.
B multzoan dauden bi talde indartsuenak dira PSG eta Bayern, biak daudelarik txapelketa irabazteko faboritoen artean. Frantziarrek Glasgown jokatuko dute Celticen aurka eta alemaniarrak Anderlechten aurka neurtuko dira Allianz Arenan.
Talde handi baten itzulera biziko du A multzoak. Manchester United Txapeldunen Ligara itzuliko da Basel aurkari izango duelarik Old Trafforden. Benficak eta CSKA Moskvak jokatuko dute multzo honetako beste partida.
Lehen jardunaldiko partidak (20:45ean):
A MULTZOA
Manchester United-Basilea
Benfica-CSKA Moskva
B MULTZOA
Celtic-PSG
Bayern Munich-Anderlecht
C MULTZOA
Roma-Atletico Madril
Chelsea-Qarabag
D MULTZOA
Olympiacos-Sporting CP
Bartzelona-Juventus
zelona-Juventus