Itxi

Txapeldunen Liga

Real Madril-Ajax, eitb.com-en

Txapeldunen Liga: Multzoen eta taldeen analisia

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Gaur abian jarriko da Txapeldunen Liga. Internazionale Milan da azken txapelduna eta titulua defendatuko du. ETB-1ek eta eitb.com-ek jardunaldiro asteazkenetako partida eskainiko dute zuzenean.

2010-2011 denboraldiko Txapeldunen Liga gaur 14an hasiko da Multzoen fasearekin. ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute partida bat asteazkenero.

Internazionale Milan da azken txapelduna eta aurten titulua defendatzen saiatuko da. Txapelduna A multzoan egongo da Werder Bremen, Tottenham eta Twente (holandako txapelduna) taldeekin. Zalantzarik gabe multzo parekatuena eta zailena da.

B multzoa Olympique Lyon, Benfica, Hapoel Tel-Aviv eta Schalke 04 taldeek osatzen dute. Oso multzo parekatua da. Nahiko multzo parekatua da. Maila gutxien duen taldea Hapoel Tel-Aviv izan daiteke, baina beste hiru taldeentzat ez da erosoa izango Israelrea bidaiatzea eta harmailetako giroa ere bortitza izango da.

Manchester United, Valentzia, Bursaspor eta Glasgow Rangers egongo dira C multzoan. Ingelesas eta espainiarrak dira faborito aurrera jarraitzeko. Bursaspor Turkiako txapeldunak pontentzial handia du etxean jokatzen duenean eta Rangersi gauza bera gertatzen zaio. Etxetik kanpora, ordea, talde hauen maila jaitsi egiten da.

Bartzelona da D multzoko faboritoa. Sarriegiren Panathinaikos, Kovenhavn eta Rubin Kazan izango dituzte aurkari. Errusiara egin beharreko bidaia eta Grezian jokatu beharreko partida izango dira oztopo handienak Barçarentzat.

Iazko txapeldunordeari, Bayern Munichi E multzoa egokitu zaio. Erroma izango da alemaniarren aurkari nagusia eta bi talde hauek ez lukete arazorik eduki behar hurrengo fasera sailkatu eta Cluj errumaniarra eta Basilea suitzarra kanpoan uzteko. Azken bi talde hauen lehia UEFA Europa Leaguera sailkatzea izango dela dirudi multzoko hirugarren postua lortuta.

F multzoa Chelsea, Olympique Marsella, Spartak Mosku eta MSK Zilina taldeek osatzen dute. Badirudi ingelesek ez dutela arazorik izango hurrengo fasean egoteko. Azpilikuetaren Marsella eta Spartaken artean egongo da bigarren postua eskuratzeko lehia. MSK Zilina talde humila ezustekoren bat ematen saiatuko da.

Multzo polita izango da G multzoa ere. Hiru Europako txapeldun izango dira multzo honetan; Mila Real Madril eta Ajax. Hiru talde hauekin batera Auxerre talde frantziarra izango da.

Azkenik, H multzoa Arsenalek, Shakhtar Donetskek, Sporting Bragak eta Partizanek osatzen dute. Ingelesak dira faborito argiak multzo honetan.