Txapeldunen Liga
Irailaren 14an hasiko da
Txapeldunen Liga: Bost euskal jokalari, Europako txapelketa gorenean
A.B.
Erredakzioa
Aduriz, Azpilikueta, Almunia, Xabi Alonso eta Josu Sarriegi izango dira gure ordezkariak txapelketa honetan.
Txapeldunen Ligako multzoen fasea datorren asteartean, irailaren 14an hasiko da eta aurten bost euskal jokalari izango ditugu Europako futbol txapelketa gorenean. Aritz Aduriz, Xabi Alonso, Cesar Azpilikueta,&' || 'nbsp;Manuel Almunia eta Josu Sarriegi izango dira gure ordezkariak.
Adurizek Valentziarekin jokatuko du txapelketa hau. Valentziarrak C multzoan daude Menchester United, Glasgow Rangers eta Bursaspor taldeekin batera. Aurrelari gipuzkoarrak gauza handiak egiteko aukera du eta Old Trafford bezalako zelaian golen bat egiteko aukera ere izango du.
Cesar Azpilikuetak Olympique Marsellarekin jokatuko du Txapeldunen Liga. F multzoan izango dira frantziarrak eta Chelsea, Spartak Mosku eta MSK Zilina izango dituzte aurkari. Hegaleko jokalari nafarrak Europako eta munduko aurrelari onenak geratzea eta gauzak zail jartzea izango du helburu. Besteak beste Drogba, Anelka eta Malouda bezalako jokalariekin neurtu beharko ditu indarrak.
Josu Sarriegik eta Xabi Alonsok esperientzia gehiago dute txapelketa honetan. Sarriegi Panathinaikosen ari da eta D multzoan egongo da Bartzelonarekin, Rubin Kazanekin eta Copenhaguerekin batera. Euskal Herritik ''hurbil'' jokatzeko aukera izango du Bartzelonara datorrenean Barçaren aurka jokatzeko.
Xabi Alonsoren kasuan Europako Txapelduna izandakoa da Liverpoolekin, baina gauza bera lortu nahi du Real Madrilekin. Madrildarrek ez dute multzo xamurra. G multzoan daude Europako taxpeldun izan diren Ajax eta Milan bezalako talde birekin eta Auxerre talde frantziarra ere aurkari izango dute.
Esperientzia faltan ez dagoen beste jokalri bat Manuel&' || 'nbsp;Almunia da. Arsenaleko atezaina Txapeldunen Liga honetan hurrun iritsi daiteke bere taldearekin.&' || 'nbsp;