Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako joanekoa

Real Madrilek eta Atleticok aurrea hartu diete Bayerni eta Leicesterri

Agentziak | Erredakzioa

Zidanen taldea 1 eta 2 gailendu da Alemanian final-laurdenetako joanekoan, eta Simoeonerenak, berriz, gehiegi barkatu die ingelesei Calderonen.

  • Antoine Griezmann. Argazkia: Efe.

    Antoine Griezmann. Argazkia: Efe.

Cristiano Ronaldon egindako bi golek markagailua Real Madrilen alde irauli dute Municheko Allianz Arena estadioan jokatutako partidan. Bayern Munich, madrildarren garai bateko mamua, Arturo Vidalen gol bati esker jarri da aurretik. Baina epaileak Javi Martinez kalera bota du eta azkenean alemaniarrak gol gehiago jasotzeko arriskuan ere izan dira, baina Neuerrek geldiketak bikainak egin ditu eta norgehiagoka 1 eta 2 amaitu da.

Gauzak horrela, Real Madril egungo txapeldunak aurrera pauso handia eman du, lehen zatian alemaniarren mende egon den arren.  Atsedenaldira 1 eta 0 galtzen iritsi dira, eta 2 eta 0ekoa oso gertu izan dure, Arturo Vidalek penalti bat huts egin duelako. Bigarrenean, madrildarrek gauzak zuzendu dituzte eta azkenean 1 eta 2 gailendu dira.

Atleticok gehiegi barkatu dio Leicesterri

Atletico Madrilek 1 eta 0 irabazi dio Leicesterri Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Madrildarrak abantaila txikia izango dute sei egun barru Ingalaterran jokatuko duten neurketan, partidan jaun eta jabe izan diren arren. Gola Antoine Griezmannek egin du, penaltiz.

Simeoneren taldeak aukera argiak izan ditu gol gehiago sartzeko, baina ez dute asmatu. 1 eta 0ekoa emaitza arriskutsua da King Power Stadiumean jokatuko duten itzuliko partidari begira.