Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (joanekoa)
Manchester City eta Atletico Madril, final-laurdenetatik gertu
A.B.
Ingalaterrako taldeak 5-3 irabazi dio Monacori partida ikusgarri batean eta koltxoneroek 2-4ko emaitzarekin lortu dute garaipena Bayer Leverkusenen aurka.
-
Manchester City-Monaco (5-3). Argazkia: EFE
Astearte gauak gol zaparrada utzi zigun Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi partidetan. Manchster Cityk 5-3 irabazi zion Monacori eta Atletico Madrilek 2-4 menderatu zuen Bayer Leverkusen.
Koltxoneroak bi goleko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira Saul Ñiguezek (0-1) eta Griezmannek (0-2) sartutako golei esker. Bigarren zatia hasi bezain laster, ordea, Bayer Leverkusenek 1-2koa egin zuen Bellarabiren bitartez. Ondoren, Gameirok 1-3koa sartu zuen penaltiz, baina Savicek bere atean sartu zuen gola (2-3) eta alemaniarrek aldeak murriztea lortu zuten. Azken minutuetan Fernando Torresek 2-4koa sartu eta partida erabakita utzi zuen.
City of Manchester estadioan Manchester Cityk eta Monacok partida ikusgarria eskaini zuten. Sterlingek 1-0ekoa sartu zuen 26. minutuan, baina Monacok emaitza irauli zuen atsedenaldira iritsi orduko Falcaok (1-1) eta Mbappek (1-2) sartutako golen bitartez. Bigarren zatiaren hasieran Falcaok penaltia huts egin zuen, eta Aguerok binakoa (2-2) sartu zuen, 58. minutuan. Hiru minutu beranduago, ordea, Falcaok 2-3koa egin zuen. Neurketako 71. minutuan Aguerok berriz lehia berdindu zuen (3-3). Azken txanpan Manchester Cityk garaipena lortu zuen Stonesek (4-3) eta Sanek (5-3) sartutako golei esker.
esker.