Itxi

Txapeldunen Liga

4-0

Emeryren PSGk Bartzelona jipoitu du erakustaldia emanda

Erredakzioa

Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak 4-0 irabazi dio Barçari Txapeldunen Ligako fnal-zortzirenetako joaneko partida. Astearteko beste partidan Benficak 1-0 irabazi dio Borussia Dortmundi.

  • PSG-Bartzelona. Argazkia: EFE

    PSGko jokalariak Bartzelonari sartutako lau goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ezustekoen gaua izan da astearte honetakoa Txapeldunen Ligan. Final-zortzirenetako bi partida jokatu dira, eta bietan faboritoek porrot mingarriak jaso dituzte.

Unai Emery euskal entrenatzaileak zuzentzen duen PSG taldeak 4-0 jipoitu du Bartzelona Parisen. PSG nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta lau gol baino gehiago sartzeko aukerak izan ditu. Di Mariak gol ikusgarria sartu du faltaz (1-0) 18. minutuan eta atsedenaldira iritsi aurretik Draxlerrek 2-0ekoa egin du. Bigarren zatian Bartzelonak ezinean jarraitu du, eta Emeryk zuzentzen duen taldeak beste bi gol sartu ditu Di Mariaren (3-0) eta Cavaniren (4-0) bitartez.

Final-zortzirenetako beste kanporaletan Benficak 1-0 irabazi dio Borussia Dortmundi joaneko partida. Kostas Mitroglouk sartu du partidako gol bakarra.

ko gol bakarra.