Txapeldunen Liga
Joaneko neurketak
Txapeldunen Liga bueltan da final-zortzirenetako partidekin
Erredakzioa
PSG-Bartzelona eta Benfica-Borussia Dortmund kanporaketen joaneko neurketak jokatuko dira gaur, 20:45ean.
-
UNai Emery, PSG taldeko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Txapeldunen Liga astearte honetan itzuliko da final-zortzirenetako kanporaketen joaneko partidekin. Aste honetan, lau partida jokatuko dira, eta datorren astean, berriz, beste laurak.
Gaur, asteartea, PSG-Bartzelona eta Benfica-Borussia Dortmund neurketak jokatuko dira, 20:45ean, eta bihar, asteazkena, Real Madril-Napoli eta Bayern-Arsenal, ordu berean.
Datorren asteartean, otsailaren 21ean, Bayer Leverkusen-Atletico Madril eta Manchester City-Monaco partidak izango dira jokoan, eta asteazkenean, otsailaren 22an, Porto-Juventus eta Sevilla-Leicester norgehiagokak. Horiek ere, 20:45ean hasita jokatuko dira.
jokatuko dira.