Txapeldunen Liga
3. jardunaldia
Real Madrilek Legia jipoitu du eta Dortmundek Sportingi irabazi dio
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako 3. jardunaldiko partidak jokatu dira. Talde espainiarrak 5-1 irabazi du Bernabeun eta alemaniarrak garaile atera dira Lisboan 1-2ko emaitzarekin.
-
Real Madrileko jokalariak Legiari sartutako boste goletako bat ospatzen. Argazkia. EFE
Real Madrilek eta Borussia Dortmudek porrotik jaso gabe jarraitzen dute Txapeldunen Ligan. Astearte honetan multzoen faseko 3. jardunaldiko partidak jokatu dituzte, eta F multzoko lidertzan daude, zazpina puntura berdinduta.
Santiago Bernabeun 5-1 irabazi dio Real Madrilek Legia Varsoviari. Golegileak Bale, Marcelo, Asensio, Lucas Vazquez eta Morata izan dira. Bestalde, Borussia Dortmundek 1-2 irabazi dio Sporting Portugali. Aubameyangek eta Weiglek sartu dituzte talde alemaniarraren golak. Bruno Cesarrek sartu du Sportingen gola.
H multzoan Juventusek eta Sevillak ere porrotik jaso gabe jarraitzen dute. Multzoaren lehen bi postuetan daude zazpina puntura berdinduta. Juventusek 0-1 irabazi dio Olympique Lyoni Buffonek penalti bat gelditu duelarik, eta Cuadrado izan da golegilea. Sevillak 0-1 irabazi dio Dinamo Zagrebi Nasriren gol batekin.
E multzoko bi partidak berdinduta bukatu dira: CSKA-Monaco (1-1) eta Bayer Leverkusen-Tottenham (0-0). G multzoan, aldiz, Leicesterrek 1-0 irabazi dio Kobenhavni eta Portok 1-2 irabazi dio Brujasi.