Txapeldunen Liga
Finalerdiak
Atleticok Bayern Munich gainditu du lehen partidan (1-0)
Agentziak | Erredakzioa
Javi Martinezen eta Xabi Alonsoren taldeak markagailua irauli beharko du bueltako neurketan Alemanian.
Atletico Madrilek eta Bayern Munichek Txapeldunen Ligako joaneko partida jokatu zuten bart Vicente Calderon futbol-zelaian. Cholo Simeoneren hamaikakoak neurketaren 11. minutuan egin zuen gola (Saul) eta egindako defentsa onari esker abantaila mantendu zuen.
Orain, Javi Martinezen eta Xabi Alonsoren taldeak markagailua irauli beharko du bueltako neurketan Alemanian.
FITXA TEKNIKOA
ATLETICO MADRIL: Oblak; Juanfran, GimEnez, Savic, Filipe Luis; SaUl (Thomas, 85'), Gabi, Augusto, Koke; Griezmann ETA Torres.
BAYERN DE MÚNICH: Neuer; Lahm, Javi MartInez, Alaba, Bernat (Benatia, 77'); Xabi Alonso, Thiago Alcántara (MUller, 70'), Vidal; Douglas Costa, Coman (Ribery, 64') ETA Lewandowski.
GOLA
1-0, 11', Saul.