Txapeldunen Liga
Wolfsburg eta PSG, kanporatuta
Real Madril eta Manchester City finalerdietara sailkatu dira
Erredakzioa
Madrileko taldeak 3-0 irabazi dio Wolfsburgi eta joaneko partidako aurkako 2-0ekoa irauli du. Cityk, aldiz, 1-0 irabazi dio PSGri eta joanekoan bina (2-2) berdindu zuenez, finalerdiak jokatuko ditu.
![](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2016/04/13/1919296/real-madril_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Real Madrilek eta Manchester Cityk Txapeldunen Ligako finalerdietarako txartela lortu dute astearte honetan. Wolfsburg eta Paris Sait Germain taldeak, aldiz, kanporatuta geratu dira.
Santiago Bernabeun joaneko partidan jasotako 2-0ekoa irauli behar izan du Real Madrilek Wolfsburgen aurka eta Zidanek zuzentzen duen taldeak ez du kale egin. Real Madrilek 3-0eko emaitzarekin irabazi dio talde alemaniarrari. Cristiano Ronaldok hat-tricka egin du, partidako hiru golak sartuta.
Final-laurdenetako beste kanporaketan Manchester Cityk lehen aldiz lortu du Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatzea. Talde ingelesak 1-0 irabazi dio PSGri Etihad Stadiumean De Bruyneren gola esker eta joaneko partidan bina (2-2) berdindu zuetenez, sailkapena lortu du.
apena lortu du.