Txapeldunen Liga
'Klasikoa'ri begira
Messi: "Oso zaila izango da Real Madrili lau gol sartzea"
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Aurrelari argentinarrak lau gol sartu zizkion Arsenali Txapeldunen Ligan, baina ez du uste Bernabeun marka hori errepikatu dezakenik.
Arsenalen aurkako partida bukatu ondoren honakoa esan zuen Messik: "Oso pozik nago taldea gaizki hasi baita eta bikain bukatu baitu. Championsa oso txapelketa garrantzitsua da eta orain titulua errepikatzeko aukera daukagu".
Bartzelonak Real Madrilen aurka jokatuko du larunbatean Santiago Bernabeun eta partida horren inguruan "gaurkoa Real Madrilen aurka errepikatzea zaiala izango da", adierazi zuen.