Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (joanekoa)

Real Madrilek ia bermatu du final-laurdenetarako txartela

Agentziak | Erredakzioa

Zidanek zuzentzen duen taldeak 0-2 irabazi zuen Erromaren zelaian, Cristiano Ronaldo eta Jeseren golei esker. Wolfsburgek ere lortu zuen emaitza ona, Ganteri 2-3 gailenduta.

  • Real Madrilek 0-2 irabazi zuen Erroman. Argazkia: EFE.

    Real Madrilek 0-2 irabazi zuen Erroman. Argazkia: EFE.

Real Madrilek eta Wolfsburgek oso ondo bideratu zuten Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketa, Erroman (0-2) eta Ganten (2-3) irabazita. Bi taldeek, beraz, aldeko emaitzarekin ekingo diote itzulerako partidari.

Real Madrilek 0-2 irabazi zuen Erromaren zelaian. Cristiano Ronaldok eta Jesek egin zituzten golak, bigarren zatian. Portugaldarrak hamabi gol daramatza dagoeneko denboraldi honetan Txapeldunen Ligan. Zidanek zuzentzen duen taldea sendo ibili zen atzo gaueko partidan.

Wolfsburgek, bere aldetik, 2-3 irabazi zuen Ganten, Julian Draxlerrek bi golekin (Max Krusek sartu zuen bestea). Gante, dena den, ondo borrokatu zen; izan ere, markagailua 0-3 ere egon zen, baina etxekoek ia lortu zuten buelta ematea. Emaitza, hortaz, ona da Wolfsburgentzat, baina, partida nola joan zen ikusita, gazi-geza izan zen.

Final-zortzirenetako joaneko partidak:

Asteartea, otsailaren 16a

PSG - Chelsea (2-1)

Benfica - Zenit (1-0)

Asteazkena, otsailaren 17a

Gent - Wolfsburg (2-3)

Erroma - Real Madril (0-2)

Asteartea, otsailaren 23a

Arsenal - FC Bartzelona (20:45)

Juventus - Bayern München (20:45)

Asteazkena, otsailaren 24a

Dynamo Kiev - Manchester City (20:45)

PSV - Atletico Madril (20:45)

:45)