Txapeldunen Liga
2. jardunaldia
Ezustekoen gaua Txapeldunen Ligan
Erredakzioa
BATE Borisovek 3-2 irabazi dio Erromari eta Olinpiakosek Arsenal menderatu du 2-3ko emaitzarekin. Bayern Munichek 5-0 irabazi dio Dinamo Zagrebi eta Barçak garaipena lortu du Leverkusenen aurka (2-1).
-
BATE Borisoveko jokalariak Romaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Asteartean, Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako bigarren jardunaldiko partidak jokatu dira, eta golak eta ezusteko ugari utzi ditu jardunaldiak.
Ezusteko handiena BATE Borisovek eman du, bere etxean Erromari 3-2 irabazi baitio. Emaitza honek mesede egin dio Barçari, talde katalanak 2-1 menderatu baitu Bayer Leverkusen. Alemaniarrek hobeto jokatu dute Camp Noun, baina Luis Enriquek zuzentzen duen taldeak lortu du garaipena azkenean.
Gaueko beste ezusteko handi bat Olinpiakosek eman du. Greziarrek 2-3 irabazi diote Arsenali Londresko Emirates zelaian. Bestalde, jardunaldiko jipoia Bayern Munichek eman dio Dinamo Zagrebi. AlemaniAko taldeak 5-0 irabazi du, eta Lewandowskik hat-trick bat lortu du. Portugalen, aldiz, Portok 2-1 irabazi dio Chelsea taldeari.
Bigarren jardunaldiko emaitzak:
E Multzoa
FC Bartzelona - Bayer Leverkusen (2-1)
BATE Borisov - Erroma (3-2)
F Multzoa
Bayern Munich - Dinamo Zagreb (5-0)
Arsenal - Olinpiakos (2-3)
G Multzoa
M. Tel Aviv - Dinamo Kiev (0-2)
FC Porto - Chelsea (2-1)
H Multzoa
Olympique Lyon - Valentzia (0-1)
Zenit - Gante (2-1)
t - Gante (2-1)