Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoen fasea

Atleticok, A multzoko lidergoa helburu

Erredakzioa

Asteazken honetan A, B, C eta D multzoetako neurketak jokatuko dira Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldian.

  • Simeone eta Koke. Argazkia: EFE

    Simeone eta Koke. Argazkia: EFE

Asteazken honetan A, B, C eta D multzoetako neurketak jokatuko dira Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldian.

Atletico Madrilek garrantzi handiko partida jokatuko du Malmoeren aurka, Vicente Calderonen. Simeoneren taldeak A multzoko lidergoa du helburu. Beste partidan, Olinpiacosek eta Juventusek neurtuko dituzte indarrak.

B multzoan, bolada onean dagoen Real Madril hartuko du Liverpoolek Anfielden, eta Basileak multzoko azken sailkatuaren aurka jokatuko du.

C multzoan, final-zortzirenetako txartela bideratuta utzi nahi du Monakok, Benfica mendean hartuta. Multzoko beste neurketan, B. Leverkuseni egingo dio bisita Zenitek.

Azkenik, D multzoan, Arsenalek bigarren postuari eutsi nahi dio Anderlechti irabazita, eta Galatasarayk Borussia Dortmund hartuko du.

Partidak:

Atletico-Malmoe 20:45

Olinpiacos-Juventus 20:45

Liverpool-Real Madril 20:45

Ludogorets-Basilea 20:45

Monako-Benfica 20:45

B. Leverkusen-Zenit

Anderlecht-Zenit

Galatasaray-B. Dortmund

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea