Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak

PSG eta Chelsea: bi talde handi, finalerdietan sartzeko borrokan

Erredakzioa

Mourinhok behin eta berriz esan du talde frantziarra faboritoa dela, baina Parisen "konplexurik gabe" jokatuko dutela ere azpimarratu du.

  • Morinho, Chelseako entrenatzailea, jokalari bati aginduak ematen. Efe.

    Morinho, Chelseako entrenatzailea, jokalari bati aginduak ematen. Efe.

Paris Saint Germainek Chelsea hartuko du asteazkenean, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Bi taldeek eredu berberaren adibide dira, atzerriko diruarekin osatutako klubak dira, Europako txapelketarik handiena irabazteko helburuarekin.

Beraz, Errusiako eta Qatarreko diruaren arteko borrokatik aterako da aurtengo edizioko finalerdietako protagonista bat. Chelsea Jose Mourinhoren talde finalerdi guztietan izan da 2009. urtetik. Frantziarrak, aldiz, ez dira inoiz ere sailkatu.

Hala ere, Mourinhok behin eta berriz esan du talde frantziarra faboritoa dela, baina Parisen "konplexurik gabe" jokatuko dutela ere azpimarratu du.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:

Paris SG: Sirigu; Jallet, Alex, Thiago Silva, Maxwell; Verratti, Thiago Motta, Matuidi; Cavani, Ibrahimovic, Lavezzi.

Chelsea: Cech, Ivanovic, Azpilicueta, Matic, Cahill, Terry, David Luiz, Lampard, Torres, Schürrle, Hazard.

Epailea: Milorad Mazic (SRB).

Estadioa: Parque de los Príncipes de París.

Ordua: 20:45ean.