Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Goi-mailako partidak Txapeldunen Ligan
Erredakzioa
Asteartean, Leverkusen-PSG eta Manchester City-Bartzelona partidak jokatuko dira.
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko norgehiagokak aste honetan hasiko dira, eta itzulerakoak martxoaren 11/12an eta 18/19an jokatuko dira. Asteartean, goi-mailako bi partida izango dira jokoan: Bayer Leverkusen - Paris Saint-Germain (PSG) eta Manchester City - Bartzelona.
2014ko Txapeldunen Ligako final handia Lisboan jokatuko da, maiatzaren 24an.
Final-zortzirenak:
Asteartea, hilak 18
Leverkusen – Paris Saint-Germain (20:45)
Manchester City – Bartzelona (20:45)
Asteazkena, hilak 19
Milan – Atletico (20:45)
Arsenal – Bayern (20:45)
Otsailak 25/26
Olinpiakos – Manchester United
Galatasaray – Chelsea
Schalke 04 – Real Madril
Zenit – Borussia Dortmund