Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Manchester City-Bartzelona eta Arsenal-Bayern, partida ikusgarrienak
Erredakzioa
Real Madrilek Schalke 04 taldearen kontra jokatuko du, eta Diego Simeonek zuzentzen duen Atletico Madrilen aurkaria AC Milan izango da.
Joaneko norgehiagokak otsailaren 18/19an eta 25/26an jokatuko dira, eta itzulerakoak martxoaren 11/12an eta 18/19an izango dira. 2014ko Txapeldunen Ligako final handia Lisboan jokatuko da, maiatzaren 24an.
Final-zortzirenak:
Manchester City – Bartzelona
Olinpiakos – Manchester United
AC Milan – Atletico Madril
Bayer Leverkusen – PSG
Galatasaray – Chelsea
Schalke 04 – Real Madril
Zenit – Borussia Dortmund
Arsenal – Bayern