Itxi

Txapeldunen Liga

4. jardunaldia

Bartzelona eta Atletico, sendo

Erredakzioa

Katalanek Milan gainditu zuten 3 eta 1 eta Camp Nou futbol-zelaian; Atleticok aise irabazi zion Vienako Austriari (4-0).

  • Messi eta Cesc

    Messi eta Cesc, hirugarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelonak, nahiz eta denboraldiko partidarik onena egin ez, jokoa kontrolatu eta Milan gainditu zuen Txapeldunen Ligako laugarren jardunaldian. Messik, penaltiz, eta Sergio Busquetsek, buruz, katalanen golak egin zituzten lehen zatian; Milaneko gola 44. minutuan heldu zen, Piquek, nahi gabe, bere atean sartu zuen Kakaren erdiraketa.

Bigarren zatiko azken txanpara arte ez zen azken gola heldu. Messi eta Cesc elkar ondo ulertzen dira eta modu horretan heldu zen argentinarraren gola. Cesc erdilariaren pasea eta Messiren gola.

Fitxa teknikoa:

3 - Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Adriano, Sergio Busquets, Xavi (Song, 88'), Iniesta (Cesc, 78'), Alexis, Messi eta Neymar (Pedro, 85').

1 - Milan: Abbiati; Abate, Zapata, Mexes, Emanuelson, Montolivo, De Jong, Poli (Birsa, 74'), Muntari, Kaka (Matri, 84') eta Robinho (Balotelli, 46').

Golak:

1-0, 30': Messi, penaltiz.

2-0, 38': Sergio Busquets.

2-1, 45': Pique, bere atean.

3-1, 82': Messi.

Atletico Madrilek, hurrengo faserako txartela ziurtatzeaz gain, multzoko lehen postua erdietsi zuen ere Vienako Austriari aise irabazita.

Fitxa teknikoa:

4 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Adrián (Oliver Torres, 46'), Tiago (Guilavogui, 55'), Gabi, Koke (Cristian Rodriguez, 66'); Raul Garcia eta Diego Costa.

0 - Austria Viena: Lindner; Koch, Ramsebner, Ortlechner, Leovac; Holland; Royer, Mader (Dilaver, 68'), Simkovic (Hosiner, 53'), Murg (Suttner, 53'); eta Kienast.

Golak:

1-0, 11': Miranda

2-0, 25': Raul Garcíi

3-0, 45': Filipe Luis

4-0, 82': Diego Costa