Itxi

Txapeldunen Liga

Gazpromen aurkako pankarta

UEFAk espedientea ireki dio Baseli

Erredakzioa

Greenpeaceko aktibistek pankarta handi bat atera zuten Txapeldunen Ligako eta Schalke 04ren babeslea den energia enpresaren aurka, eta partida gelditu egin behar izan zen.

  • Gazpromen aurkako pankarta. Argazkia: EFE

    Greenpeaceko aktibistek Gazpromen aurka St. Jakob-Parken atera zuten pankarta. Argazkia: EFE

UEFAk espedientea ireki dio Basel taldeari Schalke 04ren aurka jokatutako partidan eman ziren gertakariengatik. Laugarren minutuan partida eten egin behar izan zen Greenpeaceko aktibistek atera zuten pankarta baten eraginez.

Baselen eta Schalkeren arteko norgehiagokako laugarren minutuan, partida eten egin behar izan zuen epaileak. Greenpeaceko aktibistek Gazprom energia enpresa errusiarraren aurkako pankarta erraldoi bat atera zuten St. Jakob-Park zelaiaren teilatutik. Gazprom Txapeldunen Ligako babesle ofiziala da, eta Schalke 04 ere babesten du.

Baselek antolakuntzan akatsak izan dituela esaten du UEFAk eta espedientea ireki diote talde suitzarrari. Kasua UEFAren Diziplina Batzordeak aztertuko du, urriaren 17an.