Txapeldunen Liga
Wembley estadioan
Heynckes eta Javi Martinez, bi zuri-gorri ohiak finalean
Erredakzioa
Bayern Municheko prestatzaileak eta erdilariak Europako titulu garrantzitsuena eskuratzeko abagunea izango dute, Borussia Dortmunden aurka.
-
Jupp Heynckes. Argazkia: EFE
Jupp Heynckes eta Javi Martinez, iragan zuri-gorria duten Bayern Municheko kideek Txapeldunen Ligako kopa irabazteko aukera izango dute, Borussia Dortmunden kontra, Londreseko Wembley estadioan.
Heynckesek 1998an titulua irabazi zuen Real Madrilekin, baina iaz porrot mingarria jaso zuten finalean, Di Matteoren Chelsearen aurka. Javi Martinezek duen palmaresa zoragarria handitzeko aukera aproposa izango du, 2010an Munduko Txapelketa, 2012an Eurokopa eta 2013an Bundesliga irabazi ondoren.