Itxi

Txapeldunen Liga

0-3

Heynckesen Bayernek sarraskia egin dio Bartzelonari

Erredakzioa

Alemaniarrek futbol erakustaldia eman zuten Camp Nou zelaian. Azken urteetan laudorio guztiak hartzera ohituta dagoen Bartzelonak amore eman behar izan zuen Bayernen kalitatearen aurrean.

  • Robbenek egin zuen alemaniarren lehen gola. Argazkia: Efe.

    Robbenek egin zuen alemaniarren lehen gola. Argazkia: Efe.

Municheko Bayernek Txapeldunen Ligako bere amargaren finala jokatuko du, Camp Nou futbol zelaian erakustaldia eman eta Bartzelona kanporatu ostean (0-3). Finalean beste talde alemaniar bat izango du aurkari; Borussia Dortmund, alegia.

Heynckesen taldeak erakustaldia eman zuen. Bartzelonak ez zuen Messi zelairatu, eta, azken urteetan laudorio guztiak jasotzera ohituta badaude ere, kataluniarrek amore eman behar izan zuten Bayernen nagusitasun nabarmenaren aurrean.

Barça ez zen ohiko Barça, eta Bayern inoiz izandako Barçarik onena zirudien. Intentsitatea, jokatzeko erraztasuna, eraginkortasuna eta lerroen arteko koordinazio bikaina. Heynckesek artelana egin du Municheko taldearekin.

Robbenek 48. minutuan egindako golak uxatu zituen Barçak kanporaketa iraultzeko zituen itxaropen urriak. Bartzelonak ez zuen konfiantzarik agertu, eta joko makala egin zuen, bizitasunik gabekoa.

Hori gutxi balitz, Gerad Piquek bere atean egin zuen gola 72. minutuan. Eta handik lau minutura, Thomas Mullerrek alemaniarren hirugarrena sartu zuen.

Garaipena alemaniarrena zen. Bayernek bere hamargarren finala jokatuko du maiatzaren 25ean, Wenbleyn, Bartzelona, orotara, 0-7ko emaitzarekin kanporatu ostean.

Fitxa teknikoa:

0 - Bartzelona: Valdés; Alves, Piqué, Bartra (Montoya, 87'), Adriano; Song, Xavi (Alexis, 55'), Iniesta (Thiago, 66'); Pedro, Cesc y Villa.

3 - Bayern Munich: Neuer; Lahm (Rafinha, 77'), Boateng, Van Buyten, Alaba; Javi Martínez (Tymoshchuk, 75'), Schweinsteiger (Luis Gustavo, 66'); Robben, Müller, Ribéry; y Mandzukic.

Golak: 0-1, 48': Robben. 0-2, 72': Piqué (bere atean). 0-3, 76': Muller.

Epailea: Damir Skomina (SLO). Txarte horia atera zien Robben (32'), Alves (45') eta Piqué (78') jokalariei.