Itxi

Txapeldunen Liga

4-0 joanekoan

Helburu nekeza

Erredakzioa

Maldan gora dute Tito Vilanovaren gizonek finalerdietako kanporaketa, joaneko partidan, Munichen jokatutakoa, gol zaparrada jaso baitzuten (4-0).

  • Messi eta Schweinsteiger. Argazkia: EFE

    Messi eta Schweinsteiger. Argazkia: EFE

Bartzelonak Bayern Munich hartuko du asteazken honetan, Camp Noun, Txapeldunen Ligako finalerdietako itzuliko partidan (20:45ean).

Joanekoan, Munichen jokatutakoan, gol-zaparrada jaso zuten Tito Vilanovaren gizonek, eta oso zail dute kanporaketari buelta ematea.

Barçak Messi behar du, eta baita Andres Iniesta eta Xavi ere. Vilanovak erasoan du zalantza nagusia. Tellok hegalean joka lezake, eta beste posturako Alexis, Villa eta Pedro daude.

"Kanporaketa iraultzeko gai den talde bat badago, Barça da", esan du Arjen Robben holandarrak.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Bartra, Adriano; Busquets, Xavi, Iniesta; Alexis, Messi eta Tello edo Villa.

Bayern: Neuer; Lahm, Boateng, Badstuber, Alaba; Javi Martínez, Schweinsteiger; Robben, Müller, Ribery; eta Mandzukic.

Epailea: Damir Skomina (SLO)

Futbol-zelaia: Camp Nou.

Ordua: 20.45