Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Xavi: 'Ia ezinezkoa da'

Erredakzioa

Emaitza, agian, handiegia izan da, baina gu baino gehiago izan dira eta zoriondu behar ditugu", esan du.

  • Ezkerretik eskumara: Messi, Xavi eta Alexis. Argazkia: EFE

    Ezkerretik eskumara: Messi, Xavi eta Alexis. Argazkia: EFE

Kanporaketari buelta ematea "ia ezinezkoa" izango dela aitortu du Xavi Hernandez FC Bartzelonako jokalariak, baina "saiatuko" direla azpimarratu du. Bayern Munich argi eta garbi nagusitu da (4-0) Allianz Arenan jokatutako partidan.

"Triste gaude gu baino gehiago izan baitira, aitortu beharra dugu. Emaitza, agian, handiegia izan da, baina nagusi izan dira. Hobeto defendatu dute eta izandako aukerak aprobetxatu dituzte, zoriondu behar ditugu. Fisikoki gu baino hobeto daude eta horregatik ere asko sufritu dugu", esan du.

Javi Martinezen adierazpenak